Nafarroako ekonomia % 0,5 hazi zen 2025eko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 2024ko azken hiruhilekoan erregistratutako tasa baino hamarren bat gutxiago. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak prentsaurrekoan eman ditu datu horiek, eta Foru Komunitateko garapen ekonomikoari buruzko beste datu batzuk ere eguneratu ditu. «Nafarroako Estatistika Institutuaren (Nastat) kalkuluen arabera,» BPGaren urte arteko aldakuntza % 2,6koa da, aurreko hiruhilekoan %3,1ean zegoenaren aldean”.
BPGk urte arteko % 2,6ko hazkundea izan du Nafarroan urteko lehen hiruhilekoan
