25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu dute

Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu dute
Prentsa Zerbitzua
2025-04-30
Ertzaintzaren ikerketen ondorioz, 34 urteko gizon bat atxilotu dute Santurtzin, bi emakumeri indarrez tira eginda eta indarkeria erabiliz urrezko kateak lapurtzea leporatuta. Atxilotuak polizia-aurrekari ugari ditu, eta hamabi errekisitoria judizial ditu indarrean zigor-arloko hainbat egitaterengatik.
Muskizeko Ertzain-etxeak ikertu dituen egitateek alarma soziala sortu zuten Santurtziko bizilagunen artean, biktimen kalteberatasuna zela-eta. Lapurretetako batean, apirilaren 8an, adineko emakume bati lapurreta egin zioten etxeko atarian sartzen ari zenean, eta lapurrak indarkeriaz kendu zion lepoan zeraman urrezko katea. Modus operandi bera erabili zuten martxoan beste emakume bati urrezko katea indarrez tira eginda lapurtzeko, kasu horretan ere emakumea atarian sartzera zihoala.
Ikerketen arabera, egilea berbera zen, bizileku ezagunik ez duen eta ondarearen aurkako delituengatik, hala nola ebasketengatik, mugikorrak lapurtzeagatik edo orain dela egun batzuk Portugaleten furgoneta batean lapurreta egiteagatik, aurrekari ugari dituen gizon bat.
Ertzaintzak pertsona hori atxilotzeko agindu berri bat bideratu ondoren, atzo aurkitu eta atxilotu zuten Santurtzin, indarkeria erabiliz lapurretak egitea leporatuta. Polizia-eginbideak amaitu ondoren, atxilotua Barakaldoko Epaitegira eramango dute.