Ertzaintzako agenteek 23 eta 29 urteko bi gizon atxilotu dituzte bart Sestaon, hilketa saiakera eta lesioak egotzita, hurrenez hurren. Bi inplikatuek elkarri eraso diote, eta batek labana bat erabili du, besteari aurpegian eta lepoan zauriak eragiteko. Biak ospitalera eraman dituzte.
Bart gauerdia baino lehentxeago eman diote abisua Ertzaintzari. Komunikatzaile batek bi gizonen arteko erasoen berri eman du Sestaoko Los Baños kalean. Patruila batzuk bertaratu dira, eta gizon bat aurkitu dute, aurpegian eta lepoan, besteak beste, odola zeriola. Berehala, premiazko osasun-baliabideak eskatu dituzte, eta, iritsi arte, bi ertzainek lepoko zauria buxatu dute, odoljarioa kontrolatzen saiatzeko. Zauri bat zuen saihetsetan eta beste bat hankan.
Borrokan parte hartu duen besteak lesioak zituen sudurrean, eta osasun-baliabideak iritsi direnean, bi pertsonak eraman dituzte, lehena Gurutzetako Ospitalera arma zuriz egindako zauriekin, eta bigarrena San Eloy Ospitalera. Zauriturik larriena ospitalean dago, baina bere bizitza arriskutik kanpo dago.
Ertzaintzak ustez gertakarietan erabilitako arma zuria atzeman du, kalean aurkitutako labana bat, erasoak izan diren tokitik gertu. Lehen ikerketen ondoren, bi gizonak atxilotuta daude. Arma zuria erabili duen gizonari hiltzen saiatzea leporatzen diote, epailearen esku uzteko zain. Bigarrena, ospitalean izango duen bilakaeraren zain, atxilotuta dago lesio-delitu bat egotzita.
25_0299 Lemoizen desagertutako pertsona egoera onean aurkitu dute Lemoizen desagertutako pertsona egoera onean aurkitu dute…
25_0296 Ertzaintza goizaldean Donostian izandako ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza goizaldean Donostian izandako…
25_0297 Los Servicios de Emergencias de Euskadi reanudan las labores de búsqueda de un hombre…
Apirilaren 28an, 29an eta 30ean egin diren eta NRBQ-Lurpeko-Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko bost instruktore espezializatuk eman…
25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu…
Ertzaintzako agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilaren 3an etxebizitza batean indarra erabiliz…