Ertzaintza goizaldean Donostian izandako ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da


25_0296 Ertzaintza goizaldean Donostian izandako ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da

Ertzaintza goizaldean Donostian izandako ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da

Prentsa Zerbitzua

2025-05-01

Ertzaintza ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da gaur, 06:30ean, Donostiako portutik gertu izandako gertakari batzuengatik. Prebentzio-patruila batek berehala esku hartu du ustezko erasoaren aurrean, eta 26 urteko gizon bat atxilotu dute.

Ertzaintzaren patruila batek gizon bat ikusi du emakume batekin harreman fisikoa izaten, une horretan itxita zegoen diskoteka baten parean. Agenteek esku hartu dute eta, antza denez, elkar ezagutzen ez duten bi pertsonak identifikatu dituzte.

Gertakarien lekuan lehenengo ikerketak egin ondoren, polizia-patruilak gizona atxilotu du, sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Gainera, Ertzaintzak horrelako kasuetarako ezarritako arreta-protokoloa abiatu du, eta biktima ospitalera eraman dute.