25_0299 Lemoizen desagertutako pertsona egoera onean aurkitu dute

Lemoizen desagertutako pertsona egoera onean aurkitu dute
Servicio de prensa
2025-05-01
Gaur goizeko hamabiak eta laurdenak aldera aurkitu dute atzo, asteazkena, Bizkaiko Lemoiz herriko Urizar auzoaren inguruan desagertutako 65 urteko gizonezkoa.
Desagertzearen berri izan ondoren, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek bilaketa-dispositibo bat jarri zuten abian atzo arratsaldean, eta gaur, osteguna, goizeko 10:00etatik aurrera berriro martxan jarri da.
Desagertutako pertsona ezagutzen zuen partikular batek aurkitu du 65 urteko gizona sastrakadia duen zuhaiztian, etxetik 400 metrora.
Une honetan, itxuraz osasun-egoera ezin hobean dagoen pertsona osasun-zerbitzuak artatzen ari dira.