Ertzaintzako agenteek 20 eta 23 urteko bi gizon atxilotu dituzte goizaldean, Bilboko Abando auzoan egindako eraso baten ustezko egileak izatea leporatuta. Biktimetako batek ebakia zuen esku batean eta besteak kontusioak, jo egin baitute.
Gaur goizaldeko hiruak laurden gutxi aldera, Bilboko Abando auzoan zebilen Ertzaintzako patruila bati laguntza eskatu diote bi gizonek, pertsona talde batek eraso egin diela esanez.
Biktimen arabera, pertsona batzuek agirika egin diete, eta, ondoren, lagunetako bat jo dute. Laguna defendatzen saiatu direnean, erasotzaileetako batek labana bat atera du eta biktimetako bati eraso egin eta eskuan ebakia egin dio. Gainera, erasotzaileek laguna jotzen jarraitu dute, eta espaloian zaurituta geratu da.
Bertaratu den polizia-baliabideak osasun-laguntza eskatu du lurrean konortea erdi galduta zegoen gaztea artatzeko.
Agenteak susmagarrien bila hasi dira, eta handik laster aurkitu dituzte inguruko diskoteka baten inguruan, eta atxilotu egin dituzte.
Atxilotuei, 20 eta 23 urtekoei, lesio-delitua leporatu diete, horietako bati arma zuriarekin eraso egiteagatik. Bestalde, bi biktimak ospitalera eraman behar izan dituzte.
Atxilotuak Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion polizia-izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.
Ertzaintzako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan, 44 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan…
Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en Bilbao a dos jóvenes, de 18 y 17…
El Servicio Médico Real Sociedad de Fútbol ha confirmado que Orri Óskarsson ha sufrido una…
Un hombre, de 28 años de edad, fue detenido la madrugada de ayer en Donostia…
Juan Mari Aburto intervendrá en la conferencia “Recursos para la gestión participativa de la convivencia…
La nueva línea de Lurraldebus que conecta diariamente Urola Garaia y Goierri con Donostia y…