Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek Ezagutza Gizartean Zabaltzeko Egitasmoa aurkeztu du gaur Donostian, kultura zientifikoa sendotzea eta zientziaren eta euskal gizartearen arteko harremana hobetzea helburu duen ekimen estrategikoa. Aurkezpena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileei eta ezagutzaren zabalkundean diharduten beste euskal eragileei zuzenduta egon da, eta bertan zientziarentzat ikusgarritasun eta prestigio sozial handiagoa izatearen garrantzia nabarmendu da.
Pérez Iglesiasek azpimarratu du beharrezkoa dela zientzia gizarte osoaren eskura dagoen ondasun publiko gisa sustatzea, eztabaida publikoetan eta prozesu demokratikoetan parte-hartze kritikoa indartzeko.
Egitasmoaren helburuak
Sailburuak nabarmendu du proiektu honen helburu nagusia zientzia espazio publikoan kokatzea dela, eta honako helburu espezifiko hauek zehaztu ditu:
Legegintzaldi honetan, helburu guzti horiek lortzeko lau eremuri dagozkien jarduerak bultzatuko ditu sailak: arau-esparrua garatzea; eragileen gaitasunak indartzea; lankidetza bultzatzea; eta ekimen berriak gauzatzea. Gaur aurkeztutako ekintzen artean bi nabarmentzen dira: Jakindari aliantza eta Zientziaklik webgunea.
Jakindari
Jakindari Kultura Zientifikoaren aldeko erakundeen Aliantza gisa aurkeztu da. Aliantza horren helburu nagusia da erakundeek gure lurraldeko toki guztietara ezagutza zientifikoa hurbiltzeko egiten dituzten ahaleginak batzea, baterako jarduerak eta jardunbide egokien trukea sustatuz. Aliantzako kideentzat, sailburuak adierazi duen bezala, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak topaketak antolatuko ditu urtero, gizarte-zabalkundeko proiektuak garatzeko laguntzak eskainiko ditu eta aliantzako kideen lanik onenak sarituko ditu.
Zientziaklik
Zientziaklik aliantzako erakundeen dibulgazio-jardueren eskaintza integratuko duen plataforma digitalak ere paper garrantzitsua izan du gaurko ekitaldian. Sailak azaldu duenez, Zientziaklik-en bidez, herritarrek erraz ikusiko dute ekitaldi eta jarduera zientifikoen eskaintza, eta, aldi berean, eragileen arteko lankidetza sustatuko da.
Zientzia eta Gizartea
Aurkezpenean, proiektu honek jasotzen dituen beste ekintza batzuei buruz ere hitz egin da, horietako batzuk Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen gaitasunak indartzeko diseinatuak izan direnak. Adibide gisa, laguntza eta orientazioa eskainiko zaie ezagutza zabaltzeko lanetan. Halaber, gizarte-komunikazioko kanpainak egingo dira, eta jaialdiak edo azokak sustatuko dira, espazio publikoan zientziak leku nabarmena izan dezan bermatzeko. Azpimarratu behar da ekintza horiek berebiziko garrantzia dutela zientzia gizarteari zabaltzeko orduan; jakin-mina piztu dezakete, ezagutzarekiko interesa areagotu, alfabetatze zientifikoa hobetu eta informatutako erabakiak hartzea sustatu.
Ertzaintzako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan, 44 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan…
Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en Bilbao a dos jóvenes, de 18 y 17…
El Servicio Médico Real Sociedad de Fútbol ha confirmado que Orri Óskarsson ha sufrido una…
Un hombre, de 28 años de edad, fue detenido la madrugada de ayer en Donostia…
Juan Mari Aburto intervendrá en la conferencia “Recursos para la gestión participativa de la convivencia…
La nueva línea de Lurraldebus que conecta diariamente Urola Garaia y Goierri con Donostia y…