Karlos III.a Noblearen heriotzaren VI. Mendeurreneko jarduera-programaren barruan, Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean ikusgai izango da Marina Almagro Bacáicoa moda-diseinatzaile eta artistaren diziplina anitzeko sormen-obra. Proiektuaren izenburua ‘Châtelaine. Emakumea, natura eta ondarea Karlos III.aren inguruan. Ikerketatik sormen artistikora’ da, XIV. eta XV. mendeetan inspiratuta dago, eta emakumearen, lorategiaren eta artearen gaiak modu gurutzatuan jorratzen ditu, moda, argazkigintza, bideoa, ikerketa historikoa eta narratiboa bezalako diziplinen bitartez.