25_0305 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan zuen emakume bat erreskatatu dute
Servicio de prensa
2025-05-03
Mendi Taldeko agenteek eta Ertzaintzaren helikoptero batek biktima erreskatatu dute, Udalatx menditik jaisten ari zela irrist egin eta sorbaldan min hartu ostean.
Istripua gaur arratsaldeko ordu bata laurden gutxitan gertatu da, Udalatx mendiaren inguruan, Arrasateko udalerrian. Pertsona batek SOS Deiak 112 larrialdi-zerbitzura deitu du, esanez bikotekideak, emakume batek, istripua izan duela eta sorbaldan min hartu duela.
Ezbeharraren lekura iristeko zailtasunak zirela eta, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Taldea eta helikoptero bat, suhiltzaileak eta osasun-langileak mobilizatu dira.
Handik gutxira, aireontziak erreskatatu du biktima, eta anbulantzian eraman du Debagoieneko Ospitalera.
Agentes de la Ertzaintza han detenido en Irun a un joven, de 21 años de…
Gasteizen istiluak saihesteko Ertzaintzaren dispositiboak emaitza eman du goizean goizetik, Madrildik iritsitako 118 pertsona identifikatuta.…
Ertzaintzako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan, 44 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan…
Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en Bilbao a dos jóvenes, de 18 y 17…
El Servicio Médico Real Sociedad de Fútbol ha confirmado que Orri Óskarsson ha sufrido una…
Un hombre, de 28 años de edad, fue detenido la madrugada de ayer en Donostia…