Gasteiz, gizon bat atxilotu dute apirilaren 30ean ezagun bat sastatzeagatik


25_0307 Gasteiz, gizon bat atxilotu dute apirilaren 30ean ezagun bat sastatzeagatik

Gasteiz, gizon bat atxilotu dute apirilaren 30ean ezagun bat sastatzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2025-05-04

Ertzaintzako agenteek 48 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, lesio-delitu bat egotzita, ezagutzen zuen beste gizon bati ustez arma zuri batekin eraso egiteagatik. Biktimak Txagorritxuko Ospitaleko ZIUn jarraitzen du.

Gertakariak apirilaren 30ean izan ziren, Arabako hiriburuan. Ertzaintzari 23:30ean jakinarazi zioten odoletan zegoen gizon bat, arma zuriz egindako eraso batekin bateragarriak ziren lesioak zituen osasun-zentro batera joan zela. Biktimak arnasa hartzeko arazoak zituen, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten. Bertan dago gaur egun.

Ertzaintzaren ikerketen arabera, erasoa Nueva Fuera kalean gertatu zen, ustezko egileak, hitz batzuk trukatu ondoren, biktimari bizkarretik saihetsean sastada bat eman zionean. Biktima atari batean babestu ahal izan zen.

Egindako ikerketen ondoren, kasuaren ardura zuten agenteek lesioen ustezko egilea aurkitu zuten atzo, larunbata, Gasteizen, eta atxilotu egin zuten. Atxilotua Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute gaur goizean, ertzain-etxean izapideak amaitu ondoren.