25_0307 Gasteiz, gizon bat atxilotu dute apirilaren 30ean ezagun bat sastatzeagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-05-04
Ertzaintzako agenteek 48 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, lesio-delitu bat egotzita, ezagutzen zuen beste gizon bati ustez arma zuri batekin eraso egiteagatik. Biktimak Txagorritxuko Ospitaleko ZIUn jarraitzen du.
Gertakariak apirilaren 30ean izan ziren, Arabako hiriburuan. Ertzaintzari 23:30ean jakinarazi zioten odoletan zegoen gizon bat, arma zuriz egindako eraso batekin bateragarriak ziren lesioak zituen osasun-zentro batera joan zela. Biktimak arnasa hartzeko arazoak zituen, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten. Bertan dago gaur egun.
Ertzaintzaren ikerketen arabera, erasoa Nueva Fuera kalean gertatu zen, ustezko egileak, hitz batzuk trukatu ondoren, biktimari bizkarretik saihetsean sastada bat eman zionean. Biktima atari batean babestu ahal izan zen.
Egindako ikerketen ondoren, kasuaren ardura zuten agenteek lesioen ustezko egilea aurkitu zuten atzo, larunbata, Gasteizen, eta atxilotu egin zuten. Atxilotua Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute gaur goizean, ertzain-etxean izapideak amaitu ondoren.
Agentes de la Ertzaintza han detenido en Irun a un joven, de 21 años de…
25_0305 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan zuen emakume bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…
Gasteizen istiluak saihesteko Ertzaintzaren dispositiboak emaitza eman du goizean goizetik, Madrildik iritsitako 118 pertsona identifikatuta.…
Ertzaintzako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan, 44 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan…
Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en Bilbao a dos jóvenes, de 18 y 17…
El Servicio Médico Real Sociedad de Fútbol ha confirmado que Orri Óskarsson ha sufrido una…