Formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldiak 31 emanaldi izango ditu hiriko 27 espaziotan
XXXIV. Poltsiko Antzerkia Jaialdia maiatzaren 8tik 25era bitartean izango da. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espaziotan. Umorea, kabareta, magia, mentalismoa, bakarrizketak, musika… izango dira jaialdiaren osagai nagusiak.
Guztira, 16 konpainiak 31 emanaldi taularatuko dituzte; horietatik 8 konpainia emakume hutsez osatutakoak dira, 4 gizonezkoenak eta beste 4 mistoak. Emanaldiak hiriko 27 espaziotan banatuko dira. Tartean Poltsiko Antzerki Sorkuntzako Amahiru taldearen Igogailu batean amaitu zen mundua lan irabazlea eta Itzuli konpainiaren Adriene Bergson-Johnson antzezlan finalista izango dira.
Jaialdi honen xede nagusia da barietate antzerkia zabaltzea hiriko auzoetara, bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere.
Aurtengo edizioan nabaria dira bakarrizketak eta inprobisazio estiloko ikuskizunak. Umorezko bakarrizketak genero askotariko testuinguruetan aurkezten dira, hala nola Bihotz, bi hots, bi txotx (Garazi San Martín) eta Dejarme sola(Belén Nevado). Formatu arin eta hurbil honen bidez, sortzaileek gaurkotasuneko gaiak, intimitateak edo identitateak umorearen bidez lantzeko aukera ematen dute, ikus-entzulearen parte-hartzea bultzatuz.
Jaialdiko azken larunbatean, maiatzaren 24an, Convent Gardeneko kriptan egingo den Festan proposamen bikoitza prestatu da: Gurutze Beitiaren Yo y mis circunstancias, umore gazi-gozoz bizitzaren gorabeherei buruzko bakarrizketa; eta bestetik, Antton Telleriaren Ninini, egolatriaren eta zintzotasunaren arteko oreka zentzugabe batean murgiltzen den pieza barregarria.
Gonbidapenak hilaren 24an bertan, goizeko 11:30etik aurrera, jaso ahalko dira webgunean (Poltsiko Antzerki Jaialdiko festa) eta Victoria Eugenia zein Antzoki Zaharreko leihatiletan.
Informazio gehiago: 2025eko Poltsiko Antzerki Jaialdiko agenda
Ertzaintzako agenteek gidari bat atxilotu zuten atzo, astelehena, goizaldean, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, Altubeko…
Erasoa biktimaren etxean gertatu zen. Lagun batekin eztabaidatu ondoren, sukaldeko aizto batekin eraso zion, eta…
Barakaldok datorren astean irekiko du adinekoentzako autonomia pertsonaleko lehen zentroa. Barakaldoko adineko pertsonei zuzendutako espazio…
binary comment Igande honetan, maiatzaren 11n, bisita gidatu bat egingo da argitalpenean aipatutako puntu nagusiak…
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Euskal Gastronomia Akademia zoriondu…
Mikel Torres Lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua Leioako Campuseko Ostalaritza Eskolan izan da,…