Ertzaintzak N-1ean, Andoain parean, kontrako noranzkoan eta edari alkoholdunen eraginpean gidatzen ari zen gidari bat atxilotu du. Atxilotuak ez zien jaramonik egin agenteek gelditzeko emandako aginduei, eta autoarekin polizia-ibilgailua jo zuen.
Joan den asteleheneko goizaldeko lauak baino lehentxeago, Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko patruila batek ikusi zuen auto bat N-1ean, Andoain parean, kontrako noranzkoan zihoala. Polizia-dotazioa berehala atera zen autoaren atzetik argi-seinaleak eta akustikoak aktibatuta, atxilotzen saiatzeko. Bien bitartean, hainbat ibilgailuk baztertu behar izan zuten autoarekin talka ez egiteko.
Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko baliabidea autoaren parean jarri zenean, megafonia erabiliz eta keinuen bidez agindu zion gelditzeko, baina gidariak, emandako aginduei jaramon egin ordez, abiadura bizkortu zuen. Handik pixka batera, polizia-ibilgailua ere jo zuen bidea ixten saiatzeko. Azkenean, agenteek geldiaraztea lortu zuten eta gidaria atxilotu zuten.
Gero alkoholemia-probak egin zizkioten, eta 0,98 eta 1,03 miligramoko alkohol-tasak eman zituen botatako aire litroko, onartutako gehienekoa 0,25 miligramokoa denean.
Atxilotua, 48 urtekoa, aurretik beste lau aldiz ere atxilotu edo ikertu du Ertzaintzak alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.
Maiatzaren 14ra arte izena eman daiteke ahobizi edo belarriprest izateko. Izena emanez gero, txapa jaso…
Agenteek egiaztatu zuten ibilgailuak ez zuela asegururik eta IATrik, gidariak epailearen erabakiz gidabaimena kenduta zuela…
Nafarroako Gobernuak Kanpo Ekintzarako II. Plana (2024-2028) onartu du gaurko bilkuran. Horren helburua Nafarroak nazioartean…
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat sustatu du etorkizuneko hauteskunde prozesuen antolaketaren aurrean esparru juridiko egonkor,…
Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 160.000…
Nafarroako Gobernuak gaurko Gobernu bilkuran onartu du Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloan ezohiko…