Categorías: albisteak-berriak

Defendatzaileak babestuz- Afrikako esperientziak jardunaldietako parte-hartzaileen adierazpena

2025eko maiatzaren 6tik 7ra, Afrikako giza eskubideen defendatzaileek eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak antolatutako Defendatzaileak Babestuz – Afrikako esperientziak jardunaldietan parte hartu dugu.

Emandako elkartrukeei esker, Afrikako giza eskubideen defendatzaileen egoeraren diagnostikoa, gure jardueren balantzea, eta giza eskubideak sustatzeko eta babesteko misioaren esparruan lortutako lorpenak partekatu ahal izan ditugu. Horrez gain, aurre egin beharreko zailtasunak ere ikusarazi ditugu.

Jardunaldiek espazio bat eskaini dute Afrikako giza eskubideen defendatzaileekin lankidetzan aritzeko moduari buruzko ideiak sortzeko eta denon artean zubi sendoak ezartzeko mekanismoak identifikatzeko.

Jardunaldi garrantzitsu hauen amaieran — lehenak Euskadiren eta Afrikaren arteko harremanen esparruan — egiaztatu dugu Afrikako giza eskubideen defendatzaileek oso testuinguru zailetan egiten dugula lan, eta erronka askori egin behar dieguela aurre, gizarte zibileko babes-mekanismo (Shelter-ak, adibidez) sortuz aurrerapen batzuk lortu ditugun arren.

Parte-hartzaileek azpimarratzen dugu beharrezkoa dela gure estatuetako eragile politikoen, Afrikako eskualdeetako eta azpieskualdeetako mekanismoen eta giza eskubideen defendatzaileen arteko etengabeko elkarrizketa hau. Giza Eskubideen eta Herrien Afrikako Batzordearen zeregina ere nabarmendu nahi dugu, baita gomendioak ezartzea eragozten duten oztopoak ere.

Era berean, Shelter-en finantzaketarekin lotutako erronkak aipatu nahi ditugu, funtsezkoak baitira birkokatutako defendatzaileei laguntza hobea bermatzeko.

Inoiz baino beharrezkoagoa da bazkideen laguntza, hala nola lankidetza-agentziena — bereziki, Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziarena —, giza eskubideen defendatzaileek Afrikan lan egiten jarraituko dugula bermatzeko.

Aurrekoaren argitan, guk, konferentziako partaideek, honako gomendio hauek egiten ditugu:

  • Era honetkao jardunaldiak antolatzea aldizka, Afrikako giza eskubideen defendatzaileen artean esperientziak trukatzeko eta misioarekin jarraitzea ahalbidetuko duten neurri egokiak ezartzeko.
  • Afrikako giza eskubideen defendatzaileen eta munduko beste eskualde batzuetako defendatzaileen arteko elkarteak eta zubiak sustatzea.
  • Jarduanldi hauen emaitzetan oinarritutako ibilbide-orri kolektibo bat garatzea, arrisku handian dauden giza eskubideen defendatzaileen behar espezifikoak kontuan hartuta, hala nola emakume defendatzaileak, gatazkan dauden eskualdeetako defendatzaileak eta LGBTQIA defendatzaileak.

Honen bidez, beharrezkotzat jotzen dugu eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren babesa etengabea izatea giza eskubideen defendatzaileentzat, arlo ekonomikoan, materialean eta teknikoan.

Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz, 2025eko maiatzaren 7a

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Hiru atxilotu Gernikako enpresa batean lapurreta egiteagatik

Ertzainek hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikako enpresa batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuek 4.500 euro inguruko…

2 horas hace

Hiri-kulturaren jaialdia Barakaldon. BreakOnStage 2025

BREAKDANCE ETA SCOOTER HERRIKO PLAZAN 15:00etatik 18:00etara. SARRERA DOAN.Breakdance «Crew vs Crew» modalitatean, besteak beste,…

5 horas hace

Lehen lehendakariordeak, Ibone Bengoetxeak, Itzulia Women 2025 aurkezpenean parte hartu du

2025eko Itzulia Womenen irteera ofiziala Zumarragan egongo da 19 talde, 14 World Tourrekoak, txapela lortzeko…

5 horas hace

Euskalmeten arabera, apirila oso beroa izan da eta prezipitazioari dagokionez ohikoa

Prezipitazioari dagokionez, orokorrean ohikoa izan den arren, ñabardurak daude eremuaren arabera; kostaldean eta Bizkaia barnealdean…

5 horas hace

Milaka donostiarrek eman dute izena euskaraldia.eus-en dagoeneko

Maiatzaren 14ra arte izena eman daiteke ahobizi edo belarriprest izateko. Izena emanez gero, txapa jaso…

23 horas hace

Barakaldoko Udaltzaingoak ihes egin duen gizon bat atxilotu du

Agenteek egiaztatu zuten ibilgailuak ez zuela asegururik eta IATrik, gidariak epailearen erabakiz gidabaimena kenduta zuela…

23 horas hace