Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik


25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

Servicio de prensa

2025-05-09

Ertzaintzako agenteek 26 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, ostirala, arratsaldean Bilbon, Somera kalean beste gazte bati arma zuri batekin eraso egitea egotzita. Bilktima ospitalera eraman behar izan dute berehala.

Arratsaldeko laurak eta laurden inguruan, Ertzaintzari jakinarazi diote gazte bat zaurituta zegoela Bilboko Somera kalean, dirudienez, arma zuriz toraxaren parean. Inguruan zaintza-lanak egiten ari zen patruila bat berehala bertaratu da. Biktima bide publikoan etzanda aurkitu dute, eta hasierako laguntza eman diote. Lesioak zenbaterainokoak ziren ikusita, zauritua berehala eraman behar izan dute Basurtuko ospitalera.

Gertatutakoa argitzeko abian jarritako ikerketari esker, ustezko erasotzailea identifikatu ahal izan dute. Handik gutxira aurkitu dute, inguruko etxebizitza batean, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren atxilotu dute, homizidio saiakera delitu bat egotzita. Era berean, susmagarriak ustez erabilitako labana kalean botata aurkitu dute, gertakariaren lekutik gertu.

Beharrezko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua epailearen esku utziko dute.