Nafarroako Gobernuak aurrera jarraitzen du errepideetako animalien istripuak murrizteko departamentuarteko lanean

Nafarroako Gobernuak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Foruzaingoaren Bide Segurtasunaren arloaren bitartez, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Errepideen Kontserbazio Zerbitzuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza Atalak departamentuen arteko lan-bilera bat egin dute errepidean animaliak, bereziki fauna basatia, dauden bide-istripuak tratatzeko.

Topaketa horiek aldizka egiten dira, puntu beltzak identifikatzeko informazioa trukatzeko, animaliei eta abiadurari buruzko seinaleztapen egokia erabiltzeko eta faunaren pasabideak aztertzeko, besteak beste.