Garbiñe Basterra Nafarroako Gobernuko Energiaren, I+G+b Enpresarialaren eta Ekintzailetzaren zuzendari nagusia eta Janis Rey ENGIEko Tokiko Energia Azpiegituren zuzendari nagusia izan dira Txantreako Bero Sarera konektatu diren auzo-erakunde eta -komunitateei «Beroaren sare ekologikora konektatutako eraikina» izeneko plaka bereizgarriak emateko ekitaldiaren buru. Proiektu aitzindari hori Nasuvinsa sozietate publikoak sustatu zuen 2017an, Iruñeko auzo horretako birgaitze energetikorako Efidistrict Txantrea planaren ardatz egituratzaile gisa.
Nafarroako Gobernuak eta ENGIEk Txantreako (Iruñea) Bero Sarera konektatutako 2.500 etxebizitza, udal eraikin eta kirol eraikinen ingurumen konpromisoa onartu dute
