Emakume bat ikertu du Ertzaintzak Lanbideri 46.000 euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik


25_0324 Emakume bat ikertu du Ertzaintzak Lanbideri 46.000 euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik

Emakume bat ikertu du Ertzaintzak Lanbideri 46.000 euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik

Servicio de prensa

2025-05-12

Ertzaintzak, Lanbideren txosten bat jaso ondoren, eginbideak ireki dizkio, ikertu gisa, emakume bati, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria jasotzean iruzur egiteagatik. Iruzur egindako kopurua 46.380 eurokoa da.

Urte honen hasieran, Ertzaintzaren Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak Lanbideren txosten bat jaso zuen, eta bertan jakinarazten zen onuradun batek irregulartasun batzuk egin zituela Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria jasotzean.

Ertzaintzaren Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak ikerketa hasi zuen eta hainbat kontsulta egin zituen organismo autonomikoekin, estatukoekin eta nazioartekoekin, eta egiaztatu ahal izan zuen Lanbideri 46.380 euroko iruzurra egin zitzaiola 2020ko azarotik. Hori dela eta, eginbideak ireki zizkioten ikertu gisa iruzur egin zuen emakumeari, eta Agintari Judizialaren eskuetan jarri zituzten.