Categorías: albisteak-berriak

Euskadik Baso Bioekonomiaren Estrategia aurkeztu du Kanadan, Vancouver´ko FIBC Nazioarteko Konferentzian

Euskadiko ordezkaritzak parte hartu duen nazioarteko topaketan oinarri biologikoko produktu berritzaileak aurkeztu dituzte administrazioek, zentro teknologikoek eta enpresek

Euskadik Baso Bioekonomia Zirkularra sustatzen du deribatu fosilekiko mendekotasuna murrizten duten produktu biooinarritu berriak fabrikatzeko oinarri gisa. Neikerreko zuzendari nagusi Olatz Unamuzagak, Hazi Fundazioko Gorka Altunak eta Baskegurreko zuzendari nagusi Oskar Azkaratek osatutako euskal ordezkaritzak azaldu ditu Kanadan, gaur amaitzen den Vancouverreko FIBC-Forest Innovation & Bioeconomy Conference nazioarteko konferentzian, Baso Bioekonomiaren arloan I+G+b sustatzeko euskal politikak, basoen kudeaketa jasangarriarekin lotutako sektore ekonomiko garrantzitsu hori partekatzen duten herrialdeetan egiten diren garapen nagusiak kontrastatuz.

Olatz Unamuzagak FIBCen osoko bilkurari azaldu dio Euskadik –Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, zentro teknologikoek eta Baskegurrek, basogintzaren eta egurraren sektoreko balio-katearen ordezkari gisa– duen konpromisoa ekonomia berdea garatzeko, “jabetzen baikara beharrezkoa dela deskarbonizazioaren alde urrats erabakigarriak ematea gobernuak trantsizio ekologikoaren esparruko planetan ezarri dituen helburuak betetzeko”. 

Nazioarteko konferentziaren egoitzako programak, hitzaldiez eta produktuen erakusketaz gainera, lan-bisitak ere antolatu ditu egur-eraikuntzetan eta biomaterialak merkaturatzean punta-puntako soluzioak garatzen dituzten enpresetara eta zentro teknologikoetara. Horietako batzuk izan dira Bioproducts Institute and its bioenergy demonstration facility, FP Innovations, BC Research, Svante, Carbon Engineering, Cloverdale Fuel, FraserWood eta BC Passive House.

Bertaratuek basoen kudeaketa jasangarrian, kimika berdean, bioenergian eta biomaterialetan adituak direnekin hitz egiteko aukera izan dute, sektorearen erronka globalei heltzeko.  Euskadi erreferentziazko erkidegoa da Estatuan zurezko eraikinen eta beste obra zibil batzuen ingeniaritzan eta eraikuntzan diharduten enpresetan eta teknologian.

Euskadiko ordezkaritzak interes berezia erakutsi du zurezko eraikuntza altuen erreferenteekiko. Horietako bat Columbia Britainiarreko Unibertsitateko “Brock Commos” ikasle-egoitza da, eta 53 metroko altuerarekin munduko zurezko eraikinik altuena da.  Konferentzian hainbat sektoretako nazioarteko 82 organizaziotako 200 ordezkari baino gehiago izan dira, besteak beste, gobernu-agentziak, startupak, ekoizleak, ikerketa-erakundeak, aholkularitza-enpresak eta inbertsio-enpresak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Turismo inklusiboaren aldeko konpromisoa berretsi du Euskadik

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak “The LGBT+ Travel Symposium Basque Country”…

5 horas hace

36. Gazteen Antzerki Topaketak 19 antzezlan eskainiko ditu hirian

Maiatzaren 14tik ekainaren 13ra arte antzeztuko dira 36. Gazteen Antzerki Topaketan 19 antzezlan eskainiko dira…

5 horas hace

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan duen pertsona bat erreskatatu dute

25_0321 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan duen pertsona bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

23 horas hace

Enpresari bat atxilotu dute, zuntz optikoaren instalazioan langile atzerritarrak lanean esplotatzeagatik

Ertzaintzak, Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Atalaren bidez (SICPJ), 38 urteko enpresaburu bat atxilotu du,…

1 día hace

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…

3 días hace

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

3 días hace