Categorías: albisteak-berriak

Turismo inklusiboaren aldeko konpromisoa berretsi du Euskadik

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak “The LGBT+ Travel Symposium Basque Country” ekimena inauguratu du; LGBTI+ kolektiboan espezializatutako bidaia-antolatzaile, eragile eta komunikabideak bildu dira Bilbon. Euskadik errespetuzko turismo jasangarri, eta inklusiboarekin duen konpromisoa nabarmendu du sailburuak.

“Euskadin konpromisoa dugu errespetuzko turismo jasangarri eta inklusiboarekin, eta Turismoaren Kode Etikoaren bidez sustatu eta indartzen dugu hori. Ia 800 enpresa dira Kode horren parte izateko etengabeko prestakuntza- eta ebaluazio-prozesua jaso dutenak; Euskadi aitzindaria da horretan eta NBE Turismoaren babesa du”, adierazi du.

Sailburuak azaldu du Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa funtsezko sei printzipiotan oinarritzen dela, eta horien bidez bermatzen dela Euskadi helmuga turistiko segurua, abegitsua, jasangarria eta errespetuzkoa izatea. “Kode Etikoaren bidez, enpresek konpromisoa hartzen dute turisten eskubideak, haien berezitasunak, bizimoduak, gustuak, itxaropenak eta sinesmen-aniztasuna errespetatzeko. Eta turistei, era berean, gure lege eta ohitura kultural eta sozialen berri eman eta errespeta ditzaten dei egiten zaie”, esan du.

Sailburuak azpimarratu duenez, ekimen horrez gain, Euskadik beste urrats bat eman du LGBTI+ turismoaren arloko prestakuntza espezifikoan. “Gaur 139 dira dagoeneko turismo arloan LGBTI+ prestakuntza jaso duten enpresa eta profesionalak, eta konpromiso hartu dute bisitatzen gaituztenei behar bezalako harrera emateko, hala Euskadi errespetuzko helmuga turistiko inklusiboa izan dadin”, nabarmendu du.

Euskadiren errespetuzko izaera anitzak gogorarazten digu paisaia paregabeak eta ospe handiko gastronomia eskaintzen dituela, eta historia luzea dugula aniztasuna onartu, borrokatu eta ulertzen. “Hauxe da zuek ezagutzea nahi dugun Euskadi, munduari azaldu nahi diogun Euskadi. Hauxe da zuek bizi eta esperimentatzea nahi dugun Euskadi, ondoren mugaz gaindi azal dezazuen”, amaitu du.

“LGBT+ Travel Symposium Basque Country” topaketak aukera emango die parte-hartzaileei Euskadiko turismo-eskaintza eta LGBTI kolektiboarentzat dituen potentzialak bertatik bertara ezagutzeko. Horrela, turismo inklusiboaren erreferente gisa duen konpromisoa indartuko da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadik Baso Bioekonomiaren Estrategia aurkeztu du Kanadan, Vancouver´ko FIBC Nazioarteko Konferentzian

Euskadiko ordezkaritzak parte hartu duen nazioarteko topaketan oinarri biologikoko produktu berritzaileak aurkeztu dituzte administrazioek, zentro…

4 horas hace

36. Gazteen Antzerki Topaketak 19 antzezlan eskainiko ditu hirian

Maiatzaren 14tik ekainaren 13ra arte antzeztuko dira 36. Gazteen Antzerki Topaketan 19 antzezlan eskainiko dira…

4 horas hace

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan duen pertsona bat erreskatatu dute

25_0321 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan duen pertsona bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

22 horas hace

Enpresari bat atxilotu dute, zuntz optikoaren instalazioan langile atzerritarrak lanean esplotatzeagatik

Ertzaintzak, Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Atalaren bidez (SICPJ), 38 urteko enpresaburu bat atxilotu du,…

1 día hace

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…

3 días hace

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

3 días hace