Bigarren urteurrena dugu Garapen Jasangarrirako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzaren Legea onartu zenetik —arau horrek adostasun politiko eta sozial zabala eragin zuen—, eta Bizkaiak funtsezko eginkizun bat dauka gaur Diputatuen Kongresuko ekitaldi instituzionalean.
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatu Teresa Laespada hizlari nagusietako bat da honela deritzon jardunaldi horretan: «Lankidetzaren Legea onartu eta bi urtera: finantzaketako aurrerapen instituzionalak eta erronkak». Topaketan, administrazio publikoetako, Kongresuko eta gizarte zibileko ordezkariak bildu dira, nazioarteko lankidetzaren egungo erronkez eztabaidatzeko.
Hizketaldian, Bizkaiak lankidetzan izan duen ibilbidea azaldu du: «Hamar urtetik hona, eta Lankidetzaren Arloko arduraduna naizenetik, % 80 handitu dugu (zehazki, % 78) hegoaldeko herrialdeen garapenerako egiten dugun ekarpena. Hain zuzen, foru-aurrekontua hazi denaren bikoitza (% 43). Ia 5 milioi gehiago lankidetzarako. Garrantzitsua da datuak perspektiban jartzea, behar beste baloratu behar delako aldundian Bizkaiko lankidetzaren alde egin dugun ahalegina».
Apustu horretarako konpromiso politikoa ere azpimarratu du: «Azken batean, azken hamarkadako datu horiek guztiek apustu argi baten isla dira: giza eskubideen defentsaren alde, ekitatearen eta multilateralismoaren alde, eta herrien arteko elkartasunaren alde».
Bizkaia sendo bat daukagu lankidetza deszentralizatuko Espainiako eragile garrantzitsuenen artean. 2020tik aurrera, gure euskal erakunde hau izan da garapenera bideratutako aurrekontua gehien handitu duena ehunekotan. Gaur egun, Estatuko udalaz gaindiko lehenengo entitatea da, eta munduko bigarrena, nazioarteko lankidetzari egindako ekarpenei dagokienez, Lankidetzaren Euskal Agentziaren azken txostenaren arabera.
Orotara, Bizkaia zazpigarren postuan dago lankidetza deszentralizatuko Estatuko sailkapenean, autonomia-erkidegoen parean, eta Euskadiren, Kataluniaren, Valentziako Erkidegoaren, Andaluziaren, Nafarroaren eta Extremaduraren atzetik soilik. Aldundiak kudeaketa-aurrekontuaren % 0,57 bideratzen du lankidetzara, eta, horri esker, gero eta indartsuagoa da erreferentzia nazional gisa duen posizionamendua.
Lidergo hori dela eta, Clara Campoamor aretoan egindako jardunaldi batean hartu du parte. Hango ekitaldia GGKEen Koordinakundeak antolatu du, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Batzordearen laguntzarekin. Ekitaldi horretan, hitzaldi teknikoak, parte-hartze instituzionalak eta elkarrizketarako guneak antolatu dituzte, eta guztietan azpimarratu da garrantzitsua dela finantzaketa nahikoa eta egonkorra bermatzea Lankidetzaren Legea benetan gauzatzeko.
Parte-hartzaileen artean, hauek egon dira: Carlos Martín, Aurrekontu Batzordeko burua; Susana Ros, Kongresuko Lankidetza Batzordeko burua; Rosaria Arbore, Koordinakundeko Finantzaketako kidea; eta Antón Leis, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren zuzendaria.
2023ko otsailean, Garapen Jasangarrirako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzaren Legea onartu zen, eta Voxena izan zen horren aurkako boto bakarra. Hala ere, aurrerapauso esanguratsu bat izan da lankidetza politika publiko gisa indartzeko.
Autonomia-erkidegoan, Lankidetzaren Euskal Legea onartu berri da (2024an) ia aho bateko babesarekin; zehatzago esanda, aldeko 74 boto eta aurkako boto bakarra hartu zituen. Beraz, horrek berresten du benetako borondate politikoa dagoela agenda horretan aurrera jarraitzeko. Maiatzaren 12ko jardunaldian, mezu partekatu bat finkatu nahi izan da: lankidetza deszentralizatua indartu beharra, ezinbesteko pieza baita estatu-politika sendo eta eraldatzailea izateko, garapen jasangarrirako helburuekin bat eginez. Tokiko esparrutik bokazio globala islatzen duen eredua.
Ertzainek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehena, gauean, Donostian, indarra erabiliz lapurreta egitea…
En estos momentos el lehendakari, Imanol Pradales, y la diputada general de Gipuzkoa, Eider Mendoza,…
Datorren astean, maiatzaren 15etik 18ra itsasoa protagonista izango da gure herrian. Itsas ondareari buruzko “Hondarribia…
Marta Oronoz Biurrarenak eta Peru Txintxurreta Ostolazak Pauso Berriak diploma eman diote Hondarribiko Udalari adimen-desgaitasuna…
Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak gaur goizean…
Foru Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Batxilergoko Sari Berezien deialdia argitaratu du gaur NAOn, 2024-2025 ikasturtean ikasketa…