Categorías: albisteak-berriak

‘Pauso Berriak’ programa Marta Oronoz eta Peru Txintxurretarekin Hondarribian

Marta Oronoz Biurrarenak eta Peru Txintxurreta Ostolazak Pauso Berriak diploma eman diote Hondarribiko Udalari adimen-desgaitasuna duten pertsonak  gizarteratu eta laneratzeko izandako konpromiso eta inplikazioagatik.

Pauso Berriak Atzegik eta Gureak-ek sustatutako programa da, adimen ezgaitasuna duten pertsonei zuzendua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartua. Ekimen hau merkatu arruntean okupazio zerbitzua txertatzean datza, eta helburua adimen ezgaitasuna duten pertsonen gizarteratzeari eta laneratzeari ikusgarritasuna ematea eta horretan laguntzea da.

Programaren helburua parte-hartzailearen giza-, gizarte- eta lan- arloak garatzea da, enpresarekin sare lana eginez; ekimenean lankideek, familiak, eta programako prestatzaileek eta teknikariek hartzen dute parte, pertsonek beraien gaitasunetara egokitutako lanak egin ditzaten eta lan munduan egiatan txertatzeko.   Gaur egun Pauso Berriak programa finkatua da, 15 urteko ibilbidea baitu.

2022an Hondarribiko Udala Pauso Berriak programari atxiki zitzaion, Peru Txintxurreta honddarribiarra Udalean praktikak egiten hasi zenean. Tarte honetan lan asko egiten ikasi du, eta gizarte eta lan arloetan gaitasun berriak eskuratu ditu. Horri esker, bere praktikak amaituta, Udalean jarraitzen du okupazio-zerbitzuaren bidez. Hauek dira egiten dituen lanetako batzuk: Udaletxeko departamentu eta zerbitzuei dokumentazioa banatzea, kopiagailuak kargatzea eta dokumentazioa suntsitzea, liburutegian aldizkariak eta egunkariak antolatzea eta liburuak etiketatzea, etab.

Bestetik, Marta Oronozek bere okupazio jarduera 2023an hasi zuen Hondarribiko Udalaren, Talaia Hondarribiko Eskolaren eta Pauso Berriak programaren arteko lankidetzari esker. Tarte honetan Martak gauza asko ikasteko eta gaitasun berriak eskuratzeko aukera izan du. Hauek dira Talaia Hondarribiko Eskolan dituen zereginetako batzuk: ateak ireki eta ixtea, eskutitzak jaso eta banatzea, jangelara joaten ez diren ikasleen zerrenda egitea, oinarrizko telefono-arreta, birziklatze lanak, etab.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostian atxilotu dute etxebizitza batean lapurreta egin nahian ari zenean

Ertzainek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehena, gauean, Donostian, indarra erabiliz lapurreta egitea…

3 horas hace

Imanol Pradales y Eider Mendoza ofician la inauguración de Mubil Center, centro referente en movilidad sostenible

En estos momentos el lehendakari, Imanol Pradales, y la diputada general de Gipuzkoa, Eider Mendoza,…

3 horas hace

‘Hondarribia itsas herria’ ondare jardunaldiak eta ‘Itsasoratu’ maiatzaren 15etik 18ra

Datorren astean, maiatzaren 15etik 18ra itsasoa protagonista izango da gure herrian. Itsas ondareari buruzko “Hondarribia…

6 horas hace

Bizkaia lankidetza deszentralizatuaren erreferente bihurtu da Lankidetzaren Legeak bi urte beteta

Bigarren urteurrena dugu Garapen Jasangarrirako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzaren Legea onartu zenetik —arau horrek adostasun…

6 horas hace

Gazteria «egungo subjektu politiko eta soziala» dela defendatu du Alfaro lehendakariordeak Bruselan

Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak gaur goizean…

6 horas hace

Nafarroako Gobernuak 2024-2025 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak deitu ditu

Foru Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Batxilergoko Sari Berezien deialdia argitaratu du gaur NAOn, 2024-2025 ikasturtean ikasketa…

6 horas hace