Ertzainek 34 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteartea, goizean, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, Arabako hiriburuko kale batean oinez zihoanean emakume bati diru-zorroa kendu ondoren. Biktimari osasun-zentro batean sendatu behar izan zizkioten gizonak eragindako lesioak, bultza eginda lurrera bota baitzuen.
Goizeko hamar eta erdiak aldera, herritarren babeserako lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila bat Los Herran ingurura joan zen, emakume bati ustez lapurreta egin ziotela jakin ondoren.
Iritsi zenean, patruilak egiaztatu ahal izan zuen bi gizonek ustezko lapurra atxikita zutela, eta biktimak, adinekoak, lesioak zituela belaunetan, eskumuturretan eta ukondoetan. Emakumeak agenteei esan zienez, kalean oinez zihoanean bertan zegoen gizonarekin gurutzatu zen, eta besotik zintzilik zeraman poltsatik diru-zorroa kendu zion. Lapurretaz ohartu zenean, gizonari errieta egin zion diru-zorroa kendu ziolako, eta gizonak, bortxaz, bultza egin eta lurrera bota zuen. Ondoren, korrika ihes egin zuen. <}0{>
Bertan zeuden bi gizonak gertatutakoaren lekukoak izan ziren, eta lapurreta egin zuen gizona harrapatu eta atxiki zuten patruila iritsi bitartean. Ebidentzia horien aurrean, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten. Batez ere jabetzaren aurkako egitateengatik polizia-aurrekariak dituen atxilotua beharrezko eginbideak amaitu ondoren jarri dute agintaritza judizialaren eskuetan.
Maiatzak 17 eta 18 Maiatzaren 18an ospatzen da Museoen Nazioarteko Eguna (MNE), 1977an ICOMek (International…
Ekimena ‘Arduratu’ kanpainaren parte da, eta herritarrak animatzen ditu hondakinen kudeaketaz arduratzeko Donostiako Udalak aste…
Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Groseko haur-eskola eta hondartzen zaintza zerbitzuaren kontratazioa Etika…
Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketako zinegotzi Juan Antonio Pizarrok adierazi duenez, «arloak maiatzean Barakaldoko Udaleko…
EuskoTren ligan sailkapen onena lortzen duen Donostiako kluba izango da hiriko ordezkaria Kontxako Banderaren bi…
Barakaldok 1.621 plaza baino gehiago eskaintzen ditu uda honetan aisialdiko elkarteek eta klubek antolatutako udalekuetan.…