Doako sarrera eta programazio berezia asteburuan San Telmon, Museoen Eguna ospatzeko

Maiatzak 17 eta 18

Maiatzaren 18an ospatzen da Museoen Nazioarteko Eguna (MNE), 1977an ICOMek (International Council of Museums) bultzatutakoa, museoek gizartearen garapenean duten zereginari buruz jendea sentsibilizatzeko asmoz.

Aurten, MNEren gaia «Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan» da. Lelo honek gonbidatzen gaitu pentsatzera zein den museoen zeregina ondare immateriala babesteko, gazteen energia aprobetxatzeko eta teknologia berrietara egokitzeko orduan.

Ildo horretan, San Telmoko eskaintzan sormen ariketa ezberdinak egongodira, eta elizako hainbat txokotan nahiz museoan zehar egiteko moduanproposatuko dira, teknologia ere baliatuz.

Doako sarrera eta egitaraua berezia

Bisita gidatuak, hitzaldiak, tailerrak, dantza… Gainera, musika emanaldiak izango dira bi goizetan zehar, hitzaldi dantzatu bat eta Nagore Legarretaren argazkilaritza estenopeikoko tailerbat 12-16 urte bitarteko gazteentzat.

Ohi bezala, maiatzaren 17an eta 18an sarrera doakoa izango da.

Maiatzaren 17 eta 18rako prestatutako jarduerez gain, egun honen harira San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak aurten egingo duen ekarpena ere aipatu nahi dugu. Museoak bere bildumako pieza baten ikerketa eta zahaberritzea egingo ditu eta horren kostuaren zati bat bere gain hartuko du elkarteak. Pieza XX. mende hasieran jasotako dohaintza bat da, Kristoren zigorkatzea, kobre gaineko olioa, 92 x 114 cm.koa.