Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Udalak hautetsien, zuzendarien eta langileen Etika eta Jokabide Kodea onartu du

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Groseko haur-eskola eta hondartzen zaintza zerbitzuaren kontratazioa

Etika eta Jokabide Kodea

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onartu du hautetsien, zuzendaritzako langileen eta behin-behineko langileen Etika eta Jokabide Kodea – Udalbatzak behin betiko onartu beharko duena –, eta indarrik gabe utzi du 2012ko urrian onartutako Gobernu Onaren Kodea.

Eneko Goia alkateak azaldu duenez, dokumentu horren helburua da «erakunde publikoen azpiegitura etikoak hobetzea, estandar etikoak areagotuz eta erakundeek herritarren aurrean duten irudia indartuz».

Donostiako Udalaren Etika eta Jokabide Kodea (EJK) autorregulazio-tresna bat da, eta udaleko eta haren sektore publikoko ordezkaritza-karguei, zuzendaritza-karguei eta behin-behineko langileei aplika dakizkiekeen balioak, printzipioak eta jokabide-jarraibideak definitzen ditu.

Halaber, orientabide batzuk eman nahi dizkie kargu publikodunei, udal-zuzendariei eta behinbehineko langileei, beren erantzukizun publikoak gero eta integritate-estandar altuagoekin bete ditzaten.

Groseko haur-eskola

Tokiko Gobernu Batzarrak CONSTRUCCIONES HUGAR, SL enpresari esleitu dio Zemoria 2 zenbakian dagoen ikastetxearen beheko solairuan haur-eskola berria egiteko obra-kontratua, 777.845 euroko aurrekontuarekin eta 6 hilabeteko epearekin.

Proiektu honen helburua haur-eskola bat ezartzea da Bilintx Urrutiko Batxilergoko Institutuaren ekialdeko eremuan. Hiru gela izango ditu:

    • • 0-1 urteko umeentzako gela bat
    • 1-2 urteko umeentzako bi gela

Proiektu honek Europar Batasuneko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik (Next funtsak) datozen funtsen finantzaketa du.

Hondartzen zaintza

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du NEO INSTALACIONES DEPORTIVAS, SL enpresari esleitzea hondartzetako eta uharteetako zaintza-, salbamendu- eta laguntza-zerbitzuaren eta desgaitasuna duten pertsonentzako Kontxako ondartzan bainu lagundua emateko kontratua, 4.687.665 euroko aurrekontuarekin lau denboralditarako (2025-2028).

Zerbitzua hiru hondartzetako hareatzetan emango da: Ondarreta, Kontxa, Zurriola eta Uhartea, Kontxako Badiako itsas eremu osoa eta Zurriolako hondartzako itsas eremua, bainurako eta ur-kiroletarako erabiltzen dena.

Hauek dira eman beharreko zerbitzu nagusiak:
a) Itsasoan egiten den uretako sorospenaren zaintza eta prebentzioa.
b) Salbamendua.
c) Sorosleek eta osasun-larrialdietako teknikariek edo erizainek emandako osasun-laguntza.
d) Mugikortasun urriko pertsonentzako bainu lagunduaren zerbitzua (Kontxako hondartza).

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Adineko emakume bati Gasteizen diru-zorroa lapurtzeagatik atxilotu dute

Ertzainek 34 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteartea, goizean, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta,…

37 mins hace

Doako sarrera eta programazio berezia asteburuan San Telmon, Museoen Eguna ospatzeko

Maiatzak 17 eta 18 Maiatzaren 18an ospatzen da Museoen Nazioarteko Eguna (MNE), 1977an ICOMek (International…

4 horas hace

Bulego mugikor batek bosgarren edukiontziaren erabilerari buruz informatuko du Donostian

Ekimena ‘Arduratu’ kanpainaren parte da, eta herritarrak animatzen ditu hondakinen kudeaketaz arduratzeko Donostiako Udalak aste…

4 horas hace

Barakaldoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenaren aurrerapena dokumentua prestatzen amaitu da

Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketako zinegotzi Juan Antonio Pizarrok adierazi duenez, «arloak maiatzean Barakaldoko Udaleko…

4 horas hace

Araudiaren aldaketa Kontxako Emakumezkoen Banderan

EuskoTren ligan sailkapen onena lortzen duen Donostiako kluba izango da hiriko ordezkaria Kontxako Banderaren bi…

4 horas hace

Barakaldoko aisialdiko elkarte eta taldeek 1.621 plaza eskaintzen dituzte udako kanpalekuetan

Barakaldok 1.621 plaza baino gehiago eskaintzen ditu uda honetan aisialdiko elkarteek eta klubek antolatutako udalekuetan.…

4 horas hace