Gizarte Bonu Termikoa kontsumitzaile kalteberenek bero-energia behar duten jardueretara (berokuntza, ur bero sanitarioa edo sukaldea) bideratzen dituzten gastuak konpentsatzeko zuzeneko laguntza da, erabilitako energia-iturria edozein dela ere. Bonu Sozial Termikoa ez da eskatzen, 2024ko abenduaren 31n Bonu Sozial Elektrikoa (argiaren fakturan deskontua) indarrean zuten pertsona guztiei ematen zaie.
Urteko kostuaren balorazioa onuradunen zaurgarritasun maila eta onuraduna erroldatuta dagoen etxebizitza kokatuta dagoen zonalde klimatikoa kontuan hartuta kalkulatzen da.
Aurten, Gizarte Bonu Termikoa 62.263 onuraduni ordainduko zaie eta guztira 14.092.039 €-ko zuzkidura egongo da. 2024an 53.715 onuradun izan ziren, eta zuzkidura 12.188.002 €-koa izan zen
Familia onuradunak | ||||
Zonalde klimatikoa | Kaltebera | Oso kaltebera | Guztira | Euskadiko zuzkidura |
Ez hain hotza | 14.495 | 20.029 | 62.263 | 14.092.039,21 € |
Hotza | 11.819 | 6.848 | ||
Oso hotza | 5.001 | 4.071 |
Euskadin, dirulaguntza horren zenbatekoa urtean 138 eurotik 398 eurora bitartekoa da, kalteberatasun-mailaren arabera.
Bonu Sozial Termikoa ordainketa bakarrean datza. Eusko Jaurlaritzak gutun bat bidaliko die familia onuradunei, honako hauen berri emateko: dagokion laguntza, diru-sarrera egingo den kontu-zenbakia eta laguntzari uko egiteko aukera. 10 egunetan ez bazaio uko egiten edo kontu-zenbakia aldatzeko eskatzen ez bada, ordainketa egingo da.
Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…
Ertzaintzak herritarrei eta, bereziki, adineko pertsonei ohartarazi nahi die Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasu…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Museoko kaperak Maite Leyun eskultore nafarraren erakusketa bat hartuko du datorren urteko…
Nafarroan, mendekotasunerako sistemak indartzen jarraitu du 2024an, Foru Komunitatea pertsonako gastuaren buruan jartzen duten adierazleekin.…
Nafarroako Gobernuak 2025ean 635.000 euro bideratuko ditu laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzea sustatzeko; hala…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruñerriko Mankomunitateari 14.533.513,40 euroko diru-laguntza baimentzea onartu du, Eskualdeko Hiri Garraioa…