Gobernu Kontseiluak, Alokabide SAren Akziodunen Batzar Orokorra eratuta, aho batez onartu ditu alokairu sozialeko etxebizitzak kudeatzen dituen sozietate publikoaren 2024ko ekitaldiko Urteko Kontuak eta kudeaketa-txostena.
2024ko ekitaldian, 7.848.259 euroko galerak izan zituen Alokabidek. Hala ere, emaitza negatibo hori erakundeak egiten duen inbertsio-ahalegin handia du testuinguru; izan ere, 34 milioi euro baino gehiago bideratu ditu etxebizitza berriak erosteko aurrerakinetara, eta 19,4 milioi euro inguru dagoeneko eskriturak eginda dituzten sustapenetara, eta, hala, sendotu egin du Euskadin etxebizitza publikoa eskuratzeko funtsezko eragile gisa duen eginkizuna.
Urteko inbertsioen artean nabarmentzekoak dira Sestao, Getxo, Bilbo, Amurrio, Tolosa eta Zarautz udalerrietan egindakoak; guztira, 1.288 etxebizitza erosi dira, edo erosteko prozesuan daude. Gainera, sustapenak formalizatu dira Gasteizen eta Santurtzin, eta 209 etxebizitza berri gehitu dira parke publikora.
Ekitaldiaren amaieran, higiezinetako inbertsio garbiaren bolumena, guztira, 409 milioi eurokoa izan zen, eta sozietatearen aktibo osoa, berriz, 416 milioikoa. Negozio-zifra garbia 40,6 milioi eurokoa izan zen, eta 39 milioiko ustiapenerako dirulaguntzak jaso ziren kudeaketa-gastuak ordaintzeko. Horrez gain, 33,9 milioiko kapital-dirulaguntzak ere jaso ziren alokairu sozialera bideratutako etxebizitzak erosteko.
Azpimarratu behar da Alokabidek finantza-erakundeekin zorrik gabe itxi zuela ekitaldia, eta 395 milioi euroko ondare garbiari eutsi diola; erakundearen kaudimenaren eta egonkortasun finantzarioaren erakusle da hori, ekitaldiko emaitza negatiboa izan arren.
Administrazio Kontseiluak joan den martxoaren 25ean formulatu zituen kontuak eta PKF ATTEST enpresa independenteak ikuskatu zituen, aldeko iritzia emanda. Batzar Orokorraren bilkuran, ekitaldiko galerak “Aurreko ekitaldietako emaitzak” epigrafera eramatea erabaki zen.
Hala, indartu egiten da Eusko Jaurlaritzak etxebizitza publikoen politikarekin eta Euskadin alokairu sozialeko parkea handitzearekin duen konpromisoa, bizitoki-eskaera gero eta handiagoa den testuinguru honetan.
Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…
Ertzaintzak herritarrei eta, bereziki, adineko pertsonei ohartarazi nahi die Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasu…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Museoko kaperak Maite Leyun eskultore nafarraren erakusketa bat hartuko du datorren urteko…
Nafarroan, mendekotasunerako sistemak indartzen jarraitu du 2024an, Foru Komunitatea pertsonako gastuaren buruan jartzen duten adierazleekin.…
Nafarroako Gobernuak 2025ean 635.000 euro bideratuko ditu laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzea sustatzeko; hala…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruñerriko Mankomunitateari 14.533.513,40 euroko diru-laguntza baimentzea onartu du, Eskualdeko Hiri Garraioa…