Lan Osasuna egoitzetan pertsonak mugitzean arriskuak identifikatzeko eta lesioak murrizteko tresna bat garatzen ari da

Foru Komunitateko sektore soziosanitarioak, 100 enpresa inguruk osatuak, baja eragin duten 1.600 lan-istripu eta bajarik gabeko 1.300 lan-istripu deklaratu ditu azken bost urteetan; horietatik %58 eta %40, hurrenez hurren, egoiliarren mobilizazioarekin lotutako gehiegizko ahaleginengatik izan ziren. Horregatik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) EasyMAPO aplikazio informatikoa prestatu du. Horri esker, egoitzetako arduradunek mobilizazio horietatik eratorritako arriskuak identifikatu eta balioetsi ahal izango dituzte, bai eta kalte horiek murrizteko jarduerei lehentasuna eman ere, batez ere bizkarrean eta goiko gorputz-adarretan baitaude.