Nafarroak 208 milioi bideratu zituen mendekotasunera 2024an, eta Estatuaren buruan dago mendeko pertsona bakoitzeko inbertsioan, 11.921 eurorekin

Nafarroan, mendekotasunerako sistemak indartzen jarraitu du 2024an, Foru Komunitatea pertsonako gastuaren buruan jartzen duten adierazleekin. Adierazle horien arabera, inbertsioaren eta prestazio eta zerbitzuen hazkundea mendetasuna duten pertsonen hazkundea baino handiagoa da, eta horiek ere hazten jarraitzen dute. Hala erakusten du Foru Gobernuaren Azterketa eta Prospekzio Bulegoak egindako Nafarroako Mendekotasunari buruzko urteko VIII. Txostenak, gaur Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak prentsaurrekoan aurkeztutakoak.