Nora Beltrán de Otalora Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariak gaur goizean nabarmendu du “Gipuzkoan Sagardoaren Ibilbideak duen sustapen-balioa, urteko edozein sasoitan, txotx denboralditik haratago, muztioen eta sagardoen kontsumoa zabaltzeko eta sustatzeko”.
Adunako Aburuza sagardotegian aurkeztu dira gaur goizean Euskal Sagardoaren Ibilbideko bisitak eta txangoak. Hur Astarbe Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen presidentearekin batera, Nora Beltrán de Otalorak nabarmendu duenez, ekimena “lehen sektorearen ikuspegitik garatu den eskaintza da”.
“Bertako sagarra eta sagardoa dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturari izaera ematen dioten oinarrizko osagaiak, eta horien kalitate handia azpimarratu behar da. Horregatik, operadore guztiek, administraziook, ostalaritzak eta ekoizleek, Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako erakundeen laguntzarekin, jabetu behar dugu leku eta ekintza guztietan sustatu behar dugun produktu baten aurrean gaudela, gaur aurkezten ari garen sagardoaren inguruko aisialdiko, kulturako eta jai-giroko “plan” honetan bezala.
Beltrán de Otaloraren arabera, “eskaintza sagardoaren kalitatean eta benetakotasunean oinarritzen da, eta zaindu egin behar dugu hori, bisitak eta erosketak arrakastaz lortzeko gakoa baita. Era berean, bisitatzen gaituztenek sortzen duten balio erantsiak euskal lehen sektorean eragin behar du, bai balioan jartzeko, bai haren garapen positiboan laguntzeko”.
BAFFEST Barakaldok hamar edizio bete ditu eta Emakume Argazkilarien Lehiaketaren deialdia egin du BAFFEST Barakaldoko…
Horri esker, hainbat politika publiko aplikatu ahal izango dira, merkatuaren disfuntzioak zuzentzeko eta etxebizitza-eskaintza handitzeko…
binary comment Izen emateak maiatzaren 19tik aurrera egin ahal izango dira Kirol Ekintzak 2024/25 Kanpainako…
Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musika panoramako urteko proiekturik esanguratsuenak saritu ditu gaur arratsaldean, Gasteizen.…
Lehiaketa orientazio-plataforma bat da DBHko eta Batxilergoko ehunka ikaslerentzat, eta euskal Lanbide Heziketak eskaintzen dituen…
Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…