Alberto Martínez Osasuneko sailburuaren Aginduari baimena eman dio gaur Gobernu Kontseiluak. Agindu horren bidez, beste urte batez, gizarte-ekimeneko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzak deitu dira, 2025ean Euskadin GIB/hiesa, C hepatitisa edo Sexu Transmisiozko Infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak egiten dituzten erakundeentzat; 300.000 eurokoak dira laguntzak.
Laguntza horien bidez, Osasun Sailak berriz sustatuko du erakunde horiek GIB/hiesaren, C hepatitisaren eta STIen arloan Euskadin egiten duten lana. Izan ere, lan hori funtsezkoa da, administrazio publikoen ekintzarekin batera, infekzio horien transmisioa prebenitzeko eta birusa duten pertsonen egoera hobetzeko, maila sozioekonomikoan ahulenak diren kolektiboei lehentasuna emanda.
Hortaz, deialdi honetan honako hauek izango dira laguntzak jaso ahal izango dituztenak:
Eskaerak aurkezteko hilabeteko epea izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Euskadi 2030 Osasun Planaren baitakoak dira laguntzok. Planaren helburua da, ekitatearen ikuspegitik, ohitura osasungarriak hartzea erraztuko duten sektore arteko estrategiak diseinatzea eta ezartzea, baita gaixotasunak prebenitzeko plan espezifikoak indartzea, hedatzea eta zabaltzea ere. Ildo horretan, 2022-2030 aldirako GIBaren infekzioa eta sexu-transmisiozko beste infekzio batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko plan estrategikoak GIBaren eta sexu-transmisiozko beste infekzio batzuen (STI) prebentzio konbinatua, diagnostiko eta tratamendu goiztiarra, GIBagatiko infekzioaren kronikotasuna maneiatzea sustatzen du, baita GIBa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea ere.
Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…
Ertzaintzak herritarrei eta, bereziki, adineko pertsonei ohartarazi nahi die Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasu…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Museoko kaperak Maite Leyun eskultore nafarraren erakusketa bat hartuko du datorren urteko…
Nafarroan, mendekotasunerako sistemak indartzen jarraitu du 2024an, Foru Komunitatea pertsonako gastuaren buruan jartzen duten adierazleekin.…
Nafarroako Gobernuak 2025ean 635.000 euro bideratuko ditu laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzea sustatzeko; hala…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruñerriko Mankomunitateari 14.533.513,40 euroko diru-laguntza baimentzea onartu du, Eskualdeko Hiri Garraioa…