Ertzainek bi gizon atxilotu dituzte gaur, osteguna, goizaldean Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, kalean emakume batengana atzetik hurbildu eta, biktima zorabiatzeko mataleon izenez ezagutzen den itotze-maniobra eginez, poltsa lapurtzeagatik.
Goizaldeko hiruak aldera, partikular batek Ertzaintzari jakinarazi dio Irungo Larreaundi auzoko kale batean emakume bati dirudienez lapurreta egin diotela. Herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bat berehala bertaratu da, eta egiaztatu du biktima lurrean eta zorabiatuta zegoela, eta lepoan mina zuela. Emakumeak agenteei esan dienez, kalean oinez zihoanean, bat-batean, bi pertsona hurbildu zaizkio atzetik, eta batek lepotik heldu eta lurrera bota du. Aldi berean, beste gizonak poltsikoak miatu dizkio, eta hatzetan zeramatzan eraztunak kentzen ere saiatu da, baina ez du lortu. Gauza pertsonalak eta dirua zituen poltsa kendu ondoren, bi gizonek alde egin dute.
Emakumea zorabiatuta zegoela ikusita, osasun-zentro batera eraman dute medikuek arta zezaten.
Beste polizia-dotazio batek handik laster aurkitu ditu inguruan ustezko lapurren deskribapen fisikoarekin bat zetozen bi gizon. Bi pertsona horiek lorategi batetik atera dira, eta bertan aurkitu dute emakumeari lapurtutako poltsa. Gainera, bien artean biktimak zeraman diru-kopuruaren antzekoa zeramaten, eta labana bat eta guraizeak ere atzeman dizkiete. Hori dela eta, biak atxilotu dituzte indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik.
Atxilotuak, 28 eta 24 urtekoak, Agintaritza Judizialaren aurrera emango dituzte dagozkion polizia-eginbideak amaitzen dituztenean.
Ertzainek, Ermuako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 53 eta 39 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, asteazkena, herrian…
25_0333 Santurtziko saltoki batean indarra erabiliz lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute Santurtziko saltoki batean…
Ertzaintzak 35 urteko gazte bat atxilotu du goizaldean Barakaldon, indarrez lapurreta egitea leporatuta, lapurreta egiteko…
El Departamento de Vivienda y Agenda Urbana del Gobierno Vasco ha declarado oficialmente la capital…
Euskal Trenbide Sarea (ETS) ha iniciado los trabajos de construcción del proyecto conocido como ‘Corta…
Un hombre ha sido detenido por la Ertzaintza en Getxo por tráfico de drogas. El…