Categorías: albisteak-berriak

Kirol Ekintzak Kanpainako kirol ikastaroek 1.210 plaza eskainiko dituzte udan Donostian

binary comment

Izen emateak maiatzaren 19tik aurrera egin ahal izango dira

Kirol Ekintzak 2024/25 Kanpainako ikastaroak (16 urtetik gorakoei zuzendutakoak) ekainaren erdialdean amaituko dira, eta, beraz, Donostia Kirolak kirol-ikastaroen eskaintza bat diseinatu du udarako udal kiroldegietan, ekainaren 16an hasiko dena, etenik gabeko jarduera-eskaintza egon dadin. Ikastaroak hiru hilabetekoak izango dira: ekaina, uztaila eta iraila. Abuztuan ez da saiorik egongo, hilabete horretan biltzen baitira mantentze-lanen urteko itxierak.

Guztira, 1.210 plaza eskaintzen dira hiriko udal kiroldegietan programatu diren 81 ikastaroetan, honako jarduera hauekin: indoor zikloa, mantentze-gimnasia, 65 plus, uretako gimnasia, GAP, yoga, circuit training, igeriketa, pilates, latinzumba, padel, cross training, TRX, total body eta total training.

Ikastaro horietarako izen-emateak online egin ahal izango dira maiatzaren 19tik aurrera, ahal dela Donostia Kirolaren webgunetik, baina Donostia Kirolaren bulegoetan eta udal kiroldegietan ere egin ahal izango dira. Ikastaro guztien informazio zehatza donostiakirola.eus webgunean kontsulta daiteke.

Ikastaroen eskaintza horrez gain, udan Aukeran programa mantenduko da, eskainitako ikastaro bakoitzaren saio solteetan izena emateko aukera ematen duena.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

BAFFEST Barakaldok hamar edizio bete ditu eta Emakume Argazkilarien Lehiaketaren deialdia egin du

BAFFEST Barakaldok hamar edizio bete ditu eta Emakume Argazkilarien Lehiaketaren deialdia egin du BAFFEST Barakaldoko…

4 horas hace

Donostia izango da eremu tentsionatua izendatutako Euskadiko lehen hiriburua

Horri esker, hainbat politika publiko aplikatu ahal izango dira, merkatuaren disfuntzioak zuzentzeko eta etxebizitza-eskaintza handitzeko…

4 horas hace

Hamaika musika-talde eta artistaren lana aitortu dute IX. Musika Bulegoa Sariek

Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musika panoramako urteko proiekturik esanguratsuenak saritu ditu gaur arratsaldean, Gasteizen.…

4 horas hace

EuskoSkills 2025: Gazte talentuaren eta Hezkuntza-lidergoaren erakusleihorik handiena Euskadiko Lanbide Heziketan

Lehiaketa orientazio-plataforma bat da DBHko eta Batxilergoko ehunka ikaslerentzat, eta euskal Lanbide Heziketak eskaintzen dituen…

4 horas hace

Getxon atxilotu dute kokaina-trafikoagatik

Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…

16 horas hace

Ertzaintzak Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasuez ohartarazi du

Ertzaintzak herritarrei eta, bereziki, adineko pertsonei ohartarazi nahi die Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasu…

19 horas hace