Categorías: albisteak-berriak

Santurtziko saltoki batean indarra erabiliz lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute


25_0333 Santurtziko saltoki batean indarra erabiliz lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute

Santurtziko saltoki batean indarra erabiliz lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute

Servicio de prensa

2025-05-15

Ertzaintzak, Santurtziko Udaltzaingoarekin lankidetzan, joan den hilean herriko merkataritza-establezimendu batean indarra erabiliz egindako lapurreta argitzeko abian jarritako ikerketaren ondorioz, atzo, asteazkena, atxilotu zuten ustezko lapurra, polizia-aurrekari ugari dituen 36 urteko gizona.

Joan den apirilaren 27an, Ertzaintzak jakin zuen goizaldean lapurreta egin zutela Santurtziko saltoki batean. Gertatutakoaren berri izan zuenean bertaratu zen polizia-dotazioak egiaztatu ahal izan zuenez, saltokiaren sarrerako atea behartuta zegoen, eta agenteek lokal barrua miatu zuten.

Gertaera horren inguruan Udaltzaingoarekin lankidetzan egindako ikerketaren ondorioz identifikatu ahal izan zuten lapurretaren ustezko egilea, jabetzaren aurkako delituekin lotutako aurrekari ugari dituena. Beharrezko frogaketak egin ondoren, atzo goizeko lehenengo orduan aurkitu zuten susmagarria Abanto Zierbenan, eta indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten.

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion izapideak egitera, horiek amaitzean agintari judizialaren eskuetan jartzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ermua, bi atxilotu hainbat etxebizitzatan indarrez lapurreta egiten saiatzeagatik

Ertzainek, Ermuako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 53 eta 39 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, asteazkena, herrian…

3 horas hace

Barakaldon atxilotu dute lapurreta egiteko hiru ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzaintzak 35 urteko gazte bat atxilotu du goizaldean Barakaldon, indarrez lapurreta egitea leporatuta, lapurreta egiteko…

6 horas hace

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Irunen, mataleon teknika erabiliz emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzainek bi gizon atxilotu dituzte gaur, osteguna, goizaldean Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, kalean…

6 horas hace

Donostia es la primera capital vasca declarada como zona de mercado residencial tensionado

El Departamento de Vivienda y Agenda Urbana del Gobierno Vasco ha declarado oficialmente la capital…

6 horas hace

Comienzan las obras que permitirán duplicar las frecuencias de Euskotren entre Zarautz y Donostia

Euskal Trenbide Sarea (ETS) ha iniciado los trabajos de construcción del proyecto conocido como ‘Corta…

6 horas hace

Detenido en Getxo por traficar con cocaína en el portal de su domicilio

Un hombre ha sido detenido por la Ertzaintza en Getxo por tráfico de drogas. El…

6 horas hace