Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak Getxon antolatu den 2025eko Euskaraldiaren hasiera ekitaldian parte hartu du gaur arratsaldean. «Gure Zirkua» ren karpan egindako ekitaldia kolorez, musikaz eta giro onez beteta egon da eta 200 pertsona baino gehiago hartu ditu. Lehendakariordearekin batera, Amaia Aguirre alkatea, Leixuri Arrizabalaga foru diputatua eta Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramailea eta Jon Kobeaga Euskaraldiaren koordinazioaz aritu dira.
Gaur hasi da Euskaraldia, 11 egunez euskararen erabilera aktibatu nahi duten ehunka udalerritan. «Euskarazko lehen hitza» edo «ulertzen badidazue, euskaraz jarraituko dut» keinuen bidez, elkarrizketa elebidunei bide emanez, euskararen aldeko hizkuntza-ohiturak aldatu nahi dira.
Ibone Bengoetxea lehendakariordeak adierazi du Euskaraldia espazio seguru bat dela euskara dakitenentzako baita euskara menperatzen ez dutenentzat ere. Euskarak harreman berriak sustatzeko balio du eta elkarrekin bide berri bat eraikitzera gonbidatu du gizartea.
Nola parte hartu?
Parte hartzeko izena eman behar da Euskaraldiaren webgunean.
Izena ematerakoan, parte hartzeko bi roletako bat aukeratu behar da:
Parte-hartzaileak txapa bat jantziko du, bi roletako zein hartzen duen adieraziz, bere partaidetza ikusarazteko eta gainerako gizarteari euskara ulertzen duela eta, beraz, beraiekin horrekin euskaraz komunikatu daitekeela ikusarazteko.
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, joan…
Dos hombres de 28 y 24 años de edad fueron detenidos por la Ertzaintza este…
Se ha inaugurado un monolito simbólico de la Ruta Xacobea en un lateral de la…
La Diputación Foral de Bizkaia impulsa una solución innovadora para mejorar la calidad del aire…
El Athletic Club derrotó ayer por 0-2 al Getafe, logrando así el pase a la…
La Itzulia Women 2025 arrancará hoy mismo desde Zumarraga para recorrer Euskadi durante tres días,…