Itzulia Women 2025 lasterketa ostiral honetan, maiatzaren 16an, abiatuko da Zumarragatik, Euskadi hiru egunez zeharkatzeko, eta datorren igandean, maiatzak 18, iritsiko da Donostiara.
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindularitza-probaren segurtasunerako eta laguntzarako dispositiboa. Bertan, Ertzaintzako agenteek (Trafikoko lurralde-unitateek, Brigada Mugikorrak, Zaintza eta Erreskate Unitateak eta ertzain-etxeetako agenteek) eta eragindako udalerrietako udaltzaingoek hartuko dute parte.
TRAFIKOAN ERAGINAK
OSTIRALA, MAIATZAK 16: 1. ETAPA – ZUMARRAGA – AGURAIN
Eraginak Gipuzkoan:
Etaparen irteeran, Zumarragan, 09:00etatik izango da eragina ibilgailuen zirkulazioan.
GI-2630, GI-627ra arte, 09:30etik aurrera.
GI-627, A-627ra arte (Araba), 10:10etik aurrera.
AP-1
Eraginak Araban:
A-1
A-132 errepidean, Santikurutze Kanpezu eta Egileta artean, 11:40tik 13:10era.
LARUNBATA, MAIATZAK 17: 2. ETAPA – UGAO-MIRABALLES – IGORRE
AP-68ko 2. eta 3. irteeretan, zirkulazioa etengo da 10:00etatik aurrera.
AP-8ko 100. irteeran, 11:30etik aurrera.
BI-625
Ugao-Miraballes eta Areta artean, 10:00etatik aurrera.
Laudio eta A-2522 errepidearen artean, 10:10etik aurrera.
N-240
Areta eta Areatza artean, 10:50etik aurrera.
Igorre eta Lemoa artean, 11:00etatik aurrera.
Lemoa eta Igorre artean, 12:40tik aurrera.
N-634
Amorebieta eta Gernikarako irteeraren artean, 11:20etatik aurrera.
Erletxe eta Zornotza artean, 12:30etik aurrera.
BI-635 errepidean, N-634 errepidearen eta BI-2121 errepideko Muxikako bidegurutzearen artean, 11:35etik aurrera.
N-637 errepideko 27. irteeran, 12:25etik aurrera.
Igorreko helmugan, trafikoan eraginak izango dira 13:20tik aurrera.
IGANDEA, MAIATZAK 18: 3. ETAPA – DONOSTIA-DONOSTIA
Etaparen irteeran, Donostian, ibilgailuen trafikoan eraginak izango dira 10:07tik aurrera.
AP-8
GI-20 errepidean, 10. irteeran, 09:30etik aurrera.
N-634 errepidean, Añorga eta Orio artean, 12:15etik aurrera.
BALIABIDEAK
Ertzaintza arduratuko da proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz, Euskadiko udaltzaingoekin elkarlan estuan. Guztira, 340 ertzainek eta 64 udaltzainek parte hartuko dute.
GOMENDIOAK
Eusko Jaurlaritzak herritarrei dei egiten die garraio publikoa erabil dezaten, eta, gidatu behar izanez gero, ordezko ibilbideak erabil ditzaten, denboraz ibil daitezen eta agenteen jarraibideei jaramon egin diezaieten.
Era berean, errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen du 011 telefono-zenbakian, www.trafikoa.euskadi.eus webgunean, @TrafikoaEJGV X sare sozialeko kontuan.
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizean, sekretuak ezagutaraztearen eta agerraraztearen ustezko delitua leporatuta,…
"Euskal Poliziaren egitekoa eskubideen eta askatasunen erabilera askea babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea da", gogorarazi…
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, joan…
Dos hombres de 28 y 24 años de edad fueron detenidos por la Ertzaintza este…
Se ha inaugurado un monolito simbólico de la Ruta Xacobea en un lateral de la…
La Diputación Foral de Bizkaia impulsa una solución innovadora para mejorar la calidad del aire…