Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, joan den apirilean Portugaleteko ostalaritza-lokal batean egindako lapurretan ustez inplikatuta egoteagatik.
Joan den apirilaren 29an, Ertzaintzak jakin zuen lapurreta egin zutela Portugaleteko ostalaritzako lokal baten barruan. Adierazitako lekura agertu ziren Muskizeko Ertzain-etxeko agenteek zegokion begi-ikuskapena egin zuten lokalean, eta horretan oinarrituta ikerketa hasi zuten.
Ikerketaz arduratu ziren agenteek jakin zutenez, hiru pertsonak parte hartu zuten lapurretan, eta horietako bi burua estalita sartu ziren lokalean, eta kutxa gotorreko dirua eta hainbat gauza, horien artean, fianbrea mozteko makina, lapurtu zituzten.
Gertaera argitzeko abian jarritako ikerketari esker identifikatu ahal izan zuten ustezko lapurretako bat, 46 urteko gizona. Beharrezko frogaketak egin ondoren, atzo, osteguna, goizean, susmagarria Santurtzin aurkitu zuten, eta indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten.
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du gertaeretan inplikatutako beste bi pertsonak identifikatzeko.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion izapideak egitera, horiek amaitzean, agintari judizialaren eskuetan jartzeko.
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizean, sekretuak ezagutaraztearen eta agerraraztearen ustezko delitua leporatuta,…
"Euskal Poliziaren egitekoa eskubideen eta askatasunen erabilera askea babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea da", gogorarazi…
Dos hombres de 28 y 24 años de edad fueron detenidos por la Ertzaintza este…
Se ha inaugurado un monolito simbólico de la Ruta Xacobea en un lateral de la…
La Diputación Foral de Bizkaia impulsa una solución innovadora para mejorar la calidad del aire…
El Athletic Club derrotó ayer por 0-2 al Getafe, logrando así el pase a la…