25_0340 Eusko Jaurlaritzak bat egin du Zarauzko Udalak antolatu duen eta prebentzioa eta lehen sorospenak uztartzen dituen “Guztion eskuetan” kanpainarekin
Servicio de prensa
2025-05-17
Ertzaintzako agenteek, larrialdietako beste zerbitzu batzuekin batera, hainbat ariketa praktiko egin dituzte Gipuzkoako herri horretako malekoian
Ertzaintzaren Urola-Kostako Ertzain-etxeko eta Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek, larrialdietako beste zerbitzu batzuekin batera, prebentzioarekin eta lehen sorospenekin lotutako ariketa praktikoak egin dituzte Zarauzko malekoian, bertako Udalak antolatutako “Guztion eskuetan” kanpainaren barruan.
Kanpainaren asmoa da herritarrei larrialdi baten aurrean nola jokatu erakustea, istripuei aurrea hartzeko eta kasu bakoitzean jarduteko informazio baliagarria eskaintzen duen eskuorri bat etxeetan banatuta. Horrez gainera, gaur egindako ariketa praktikoek larrialdietako zerbitzuek nola lan egiten duten erakutsi diete Zarauzko bizilagunei, erreskateekin, bide-segurtasunarekin edo BBB (bihotz-biriketako bizkortze) bat egitearekin lotutako jardueren bidez.
Ertzaintzaren eta SOS Deiak zerbitzuaren laguntza izateaz gainera, Zarauzko Udalak beste erakunde hauen laguntza ere izan du: DYA, Osakidetza, Gipuzkoako suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Zarauzko Zingira Babes Zibila.
Ertzaintzako agenteek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, ostirala, goizean goiz Donostian, enpresa batean…
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizean, sekretuak ezagutaraztearen eta agerraraztearen ustezko delitua leporatuta,…
"Euskal Poliziaren egitekoa eskubideen eta askatasunen erabilera askea babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea da", gogorarazi…
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, joan…
Dos hombres de 28 y 24 años de edad fueron detenidos por la Ertzaintza este…
Se ha inaugurado un monolito simbólico de la Ruta Xacobea en un lateral de la…