Ertzaintzako agenteek 33 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, larunbata, gaueko azken orduan, Bilbon, erabiltzen ez zen industria-pabiloi batean sute bat nahita piztea egotzita. Pabiloi horretan, gaua igarotzen ari zen hainbat pertsonaren ondoan, eta horietako batzuekin liskarra izan zuen aurretik. Biktimetako bik osasun-laguntza jaso behar izan zuten.
Atzo gaueko hamaikak eta laurden aldera, Ertzaintzari jakinarazi zioten sute bat piztu zela gaur egun erabiltzen ez den industria-nabe batean, Zorrotzaurreko Erriberan, eta berehala hurbildu ziren inguruan zaintza-lanak egiten ari ziren herritarren babeserako patruilak. Hara iritsitakoan, pabiloiko leihoetatik sugarrak ateratzen ari zirela egiaztatu zuten, eta pabiloiaren kanpoaldean hainbat pertsona zeuden. Horietako hiru, ihes egiten saiatzen ari zen gizon batekin borrokan ari ziren.
Susmagarria identifikatu zuten, eta, aldi berean, pabilioian ez zegoela jende gehiago ziurtatu zutenez bertaratutako suhiltzaileak sua itzaltzeko lanekin hasi ziren.
Egoera kontrolatu ondoren, hainbat lekukok baieztatu zuten han atxikita zegoen pertsonak, gaua pabilioian igarotzen zuten beste pertsona batzuekin aurrez liskar bat izan ondoren, gortinak erre eta gasolina bota zuela haien gainera, eta bertan zeuden pertsona guztiak presaka ihes egitera behartu zituela, sugarrek ez harrapatzeko.
Egoera horren aurrean, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, sutearen eragilea atxilotu zuten, giza hilketaren saiakuntza-delitu bat egotzita. Biktimetako bik ospitale batean jaso behar izan zuten laguntza.
Laster, ertzain-etxean beharrezko eginbideak amaitutakoan, atxilotua epailearen aurrera eramango dute.
25_0342 Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon…
25_0341 Irun, pertsona bat atxilotu dute Ertzaintzaren patruila bati droga eskaintzeagatik Irun, pertsona bat atxilotu…
25_0340 Eusko Jaurlaritzak bat egin du Zarauzko Udalak antolatu duen eta prebentzioa eta lehen sorospenak…
Ertzaintzako agenteek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, ostirala, goizean goiz Donostian, enpresa batean…
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizean, sekretuak ezagutaraztearen eta agerraraztearen ustezko delitua leporatuta,…
"Euskal Poliziaren egitekoa eskubideen eta askatasunen erabilera askea babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea da", gogorarazi…