Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon


25_0342 Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon

Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon

Servicio de prensa

2025-05-18

Ertzaintzako agenteek, Udaltzaingoarekin lankidetzan, 23 urteko gazte bat atxilotu dute gaur, igandea, Barakaldon, lehentxeago gertatutako beste gizon baten indarkeriazko heriotzan parte hartu duelakoan.

Gaur goizeko zortziak inguruan, Barakaldoko Euskaldun Berria plazan polizia eta osasun-langileen presentzia eskatu dute, izan ere, adierazi dutenez, liskar batean gazte bati eraso egin diote eta larri zauritu da.

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak bertaratu dira, eta biktimak zituen lesioen irismena egiaztatu dute. Horien ondorioz, artatu duen medikuak tokian bertan hil dela baieztatu du.

Egindako ikerketen ondorioz, handik gutxira 23 urteko gazte bat atxilotu dute, ustez indarkeriazko heriotzan parte hartzeagatik. Oraingoz, ikerketa zabalik dago.