Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak kanpaina bat jarri dute abian prestakuntzan dauden egoiliarrak erakartzeko, bere Gaztetzeko eta Fidelizatzeko Programaren barruan. Programa horrek kontratazio-baldintza erakargarriak eskaintzen ditu, ordainsariei, lan-baldintzei eta garapen profesionalari dagokienez. Euskal osasun zerbitzuak prestakuntza handiena duten pertsonak sartu nahi ditu bere plantillan, osasunaren arloan planteatzen diren erronkei erantzuteko eta, horrekin batera, kategoria mediko batzuetan dagoen profesional faltari aurre egiteko.
Deialdia espezialitate mediko guztietako, Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Arretako egoiliarrei zuzenduta dago, hala prestakuntza Osakidetzan jaso dutenei nola beste autonomia-erkidegoetakoei. Kolektibo horri ateak irekitzen zaizkio Europan punta-puntakoa eta erreferentea den osasun-sistema bateko profesionalen taldean sartzeko.
Zer baldintza eskaintzen ditu Osakidetzak?
Osakidetzan lan egiten hasi nahi izanez gero, aldi baterako kontratazio-zerrendetan izena eman behar da esteka honetan. Eskaera une honetan bertan egin dezakete prestakuntza uztailean amaituko duten egoiliarrek nahiz irailean amaituko dutenek.
PROFESIONAL FALTA KONPONTZEA
Espezialitate batzuetan dagoen urritasuna arintzeko medikuak erakartzea da Osasun Sailaren eta Osakidetzaren lehentasun nagusietako bat, Alberto Martínez Osasuneko sailburuak behin baino gehiagotan esan duen bezala. Prestakuntzan dauden egoiliarrak (BAMEak) Gaztetzeko eta Fidelizatzeko Programaren bidez erakartzeaz gain, oraintsu itxi da Lehen Mailako Arretako betetzeko zailak diren lanpostuen EPEan izena emateko epea. Hain zuzen ere, eskainitako 143 plazetako bat eskuratzeko interesa duten 800 pertsona baino gehiago biltzea lortu du EPE horrek. Zehazki, 653 lanpostu eskaintzen dira Familiako Medikuntzan, 77 Pediatrian, 90 Psikiatrian eta 25 Ospitalez Kanpoko Haur Psikiatrian. Nabarmentzekoa da eskaeren % 10 Euskaditik kanpoko medikuek egin dituztela.
** Egoiliarrak Osakidetzara erakartzeko kanpainaren bideorako esteka: https://youtu.be/1iCUicuyVK8
Ondarroako portua dragatzeko lizitazio-eskaintzak ekainaren 11ra arte daude zabalik. Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapeneko, Portuen eta…
Bilbao 16-05-2025 Presentación de la RED LGTBI points sarea de Ortzadar /// Ortzadarrek bultzatutako LGTBI…
Hiriak 188 ekitaldi estrategiko eta 259 000 parte-hartzaile baino gehiagorekin itxi zuen 2024a eta 2025a…
Joan den astean amaitu zen 30 bat lagunek CISen egindako lehen ikastaroa. Esperientzia oso positiboa…
Hainbat jarduera egingo dira hirian maiatzaren 19tik 24ra Maiatzaren 21ean, Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren…
Etxeak tailerrak, ikastaroak, ahalduntze-taldeak eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu Donostiako Emakumeen Etxeak 23.808 bisita izan zituen…