Categorías: albisteak-berriak

Mikel Jauregi: «Eusko Jaurlaritzak gure industria defendatzeko behar den guztia egiten jarraituko du»

Mikel Jauregi sailburuak hasiera eman dio Donostian AFM makina-erreminta eta fabrikazio aurreratuko fabrikatzaileen elkarteak antolatzen duen Fabrikazio Aurreratuaren Egunari. Erakunde hau Estatuko lehen enpresa-elkartea da, Gipuzkoan 1946an sortua. Gaur egun 800 enpresa ditu eta 20.000 pertsonari ematen die lana. Guztira, 5.000 milioi euroko fakturazioa du. AFMren izenean, José Pérez Berdud presidentea eta Xabier Ortueta zuzendari nagusia bertan izan dira.

«Euskadik Estatuko makina-erremintaren zifraren % 80 hartzen du. Kokapen nabarmena dugu nazioarteko testuinguruan, eta fabrikazioan dugun bikaintasunagatik aitortzen zaigu. Gure herrialdean tamaina handiko, doitasun handiko eta errendimendu handiko makinak egiten ditugu batez ere, munduko merkatu zorrotzenetan lehiatuz», esan du Jauregik.

«Sektoreak urte errekorra itxi du fakturazioan eta esportazioan, baina Trumpen muga-zergen politika berriaren aurrean oso agerian dago. Badakigu kezkatuta zaudetela nazioarteko panoramaren aurrean. Lasaitasun-mezua helarazi nahi dizuet, eta Gobernu gisa laguntzeko prest izango gaituzuela. Industria Defentsarako Taldean lanean jarraitzen dugu laguntza-neurri berriak aurkezteko, eta Euskadiko Industria Plan berria amaitzen ari gara. Europako Clean Industrial Dealen eskutik joango da, eta etorkizunari aurre egiteko gure ibilbide-orria izango da. Herriaren gaitasun guztiak industriaren alde jarri nahi ditugu».

«Mundu berri baten aurrean, gure apustua da gure industriaren alde. Industria gehiago eta Europa gehiago aldarrikatzen dugu, jasangarriagoak eta lehiakorragoak izatearen alde, garapen teknologiko eta digital handiagoaren alde. Gure ehun ekonomikoa deskarbonizatzeko apustua egiten ari gara, balio erantsi handiagoa emateko eta gure produktuak bereizteko. Europa indartsuago eta batuago bat behar dugu, gure bila dabiltzan kanpoko eragileen aurrean apustu komuna egingo duena», esan du sailburuak. «Argi eta garbi esaten dizuet. Eusko Jaurlaritzak gure industria defendatzeko behar den guztia egiten jarraituko du. Gure herriaren alde lanean jarraituko dugu, etorkizunari baikor eta ilusioz begira «.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

La Universidad de Deusto presenta el programa “Experto en Inteligencia Turística”

Arrancará en octubre de 2025 y formará profesionales capaces de interpretar y aplicar datos estratégicos…

9 horas hace

Recuperan el cuerpo sin vida de un joven refugiado en Oñati ahogado en la presa de Usako

Los Servicios de Emergencias de Euskadi recuperaron ayer por la tarde el cuerpo sin vida…

9 horas hace

Donostia registra 24 incidencias contra el colectivo LGTBI+ en 2024

El Ayuntamiento de San Sebastián ha dado a conocer el cuarto informe sobre incidencias de LGTBI+fobia…

9 horas hace

‘Gipuzkoa Zaindu’ cuelga el cartel de completo, reafirmando el interés social por la sostenibilidad y la acción climática

El pasado viernes el auditorio de Tabakalera colgó el cartel de completo para acoger una…

9 horas hace

Los pasajeros rescatados de un tren de cercanías en Oiartzun explican que se escucharon chispazos y el vehículo se paró

El pasado sábado 24 personas que viajaban en un tren de la línea de cercanías…

9 horas hace