Balioan jarri du ZainLab proiektu «berritzailea», profesionalizazioa, prestakuntza eta zaintzari lotutako enpleguaren garapena ditu helburu eta ehunka pertsona esplotazio, prekarietate eta bakardade egoeretatik ateratzea ahalbidetu du
Euskadiko zaintza eredua “eraldatzeko” konpromisoa berretsi du gaur Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak: “Lehen, zaintzak ezkutukoak, feminizatuak eta desbalorizatuak ziren. Gaur egun, erronka handia dira gizatasunari, ekitateari eta eraginkortasunari dagokienez, politika publikoentzat, ekonomiarentzat, pentsamenduaren munduarentzat eta gizarte osoarentzat”.
Horretarako, adierazi du eredu berriak pertsonen, familien, komunitateen, enpresen, zerbitzuen, teknologien, administrazioen, azpiegituren, gizarte mugimenduen, herritarren etikaren eta ingurumenaren arteko «uztarketa arkitektura berria» behar duela.
Astelehen honetan, Gasteizen, Grand Place aldizkariak zaintzari buruz egindako monografikoaren aurkezpenean, ZainLab proiektua nabarmendu du Torres Lehendakariordeak, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak martxan jarritakoa dena, eta Servicios Sociales Integrados ekonomia sozialaren eta solidarioaren talde kooperatiboaren laguntza izan duena.
“Zaintzarekin lotutako enplegua profesionalizatzeko, prestatzeko eta garatzeko ekimenen edukiontzi indartsu eta berritzailea da, eta ehunka laguni ari zaie laguntzen, gehienak emakume migratuei, eta ZainLaben aurkitu dute esplotazio, prekarietate eta bakardade egoeretatik ateratzeko bidea”, gaineratu du.
Are gehiago, Torresek dio ZainLab jada ari dela islatzen ZainSare proiektuan, “hurbiltasunetik eraikitzen baititu erreferentziazko tokiko sareak, orientazioa, prestakuntza, elkarrekiko laguntza, lan profesionalaren bitartekaritza eta garapena eta zainketen kalitatezko enplegua”.
Izan ere, uste du zainketen fenomenoari ikuspegi guztietatik heltzeak “sinergia handiagoak eta aurrerapen azkarragoak” ahalbidetzen dituela, eta horrek “interlokuzioa bateratzea eta Eusko Jaurlaritzako eta euskal sektore publikoko beste arlo eta eragile batzuen ahaleginekin integrazioa erraztea” erraten duela, agente horiek zainketen arloan ere “erantzukizun garrantzitsuak baitituzte».
‘Grand Place’
Grand Place aldizkaria sei hilean behin argitaratzen da 2014ko ekainetik. Felipe Juaristiren zuzendaritzapean, Sara Buesa Eusko Jaurlaritzako Inklusio zuzendariak eta Fernando Fantova Besaldi – Enplegu eta Gizarteratze Politiken Ebaluazio Organoaren arduradunak koordinatu dute argitalpenaren 22. zenbakia. Boni Cantero Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako, Adinekoetako, Haurtzaroko eta Garapenerako Lankidetzako zuzendariaren laguntza ere izan du.
25_0346 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Anboto mendiaren inguruan istripua izan zuen parapentista bat erreskatatu dute Euskadiko…
Barakaldoko Udalak 236.000 euro inbertitu ditu A-8 autobidearen gainetik igarotzen den zubia irisgarri egiteko, Albeniz…
Greenpower hiri-zirkuitua Barakaldoko kaleetara itzuliko da. Alba Delgado Barakaldoko Udaleko bigarren alkateorde eta Garapen Iraunkorreko…
Atzerritarrak biztanleriaren %10,6 dira, iaz baino 859 gehiago 189.866 biztanlerekin amaitu zuen Donostiak 2024a, hau…
El Athletic Club y David Aznar han dado por terminada su etapa al frente del…
El partido que enfrentó a las leonas con el FC Barcelona, además de cerrar la…