Herritarrek eskualdea eraldatzeko potentziala duten 17 proposameni buruzko iritzia eman ahal izango dute
Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoaren (EPE) barruan, bigarren fase bat ireki da herritarrek parte har dezaten; datorren ekainaren 3ra arte egongo da aktibatuta. Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean eta Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunean eskuragarri dagoen galdetegi baten bidez, orain arte identifikatu diren 17 proiektuen inpaktu potentziala baloratu ahal izango dute interesdunek.
Fase hau lehentasunezko jarduketa eremuetako eskualdeko plan estrategikoen metodologiaren barruan sartzen da. Haren bidez, herritarren parte-hartzea bermatzen da plana egiteko prozesu osoan. Kasu honetan, aldez aurretik tokiko eragileekin, erakundeetako ordezkariekin eta adituekin egindako lanari esker, eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialerako eraldaketa-gaitasun handia duten ekimenak definitu ahal izan dira.
Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko hogei udalek elkarrekin sustatu duten ekimena da. Hauek dira udalak: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Murueta, Muxika, Mundaka, Nabarniz eta Sukarrieta.
Planaren helburua da eskualdeko lehiakortasun ekonomikoa eta bertan bizi direnen bizi-kalitatea hobetuko duten proiektu estrategikoak bultzatzea. Bigarren fase parte-hartzaile horren emaitzak kontuan hartuko dira azken dokumentuaren parte izango diren ekimenak lehenesteko.
Denboraldi berria urriaren 17ra arte luzatuko da, eta berrikuntza gisa, ostiraletan (maiatza, ekaina, iraila eta…
Barakaldok hiru kirol-pista berri estreinatuko ditu. Amaitu berri dira Lasesarren eta San Bizenten jarri diren…
Asteburuan gorotzak jasotzeko poltsa banatzaileak eta edukitze arduratsuari buruzko gidak banatuko dira doan hiriko hondartzetan…
Atxilotuak ustezko biktima, honen familiarteko bat eta lagun bat dira, eta dirua eskuratzeko planifikatu zuten…
El Fan Festival de la UEFA, de acceso gratuito, es un espacio neutral que contará…
El informe anual del Banco de España ha puesto el foco en la Comunidad Autónoma…