Sari banaketa maiatzaren 24an, 12:00etan, Udaletxean egingo da
Donostiako Udalak. Euskara Zerbitzuaren bitartez, Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren 2025eko irabazleak saritzeko ekitaldia antolatuko du:
6 urtetik 18 urte bitarteko saridunak izango dira ekitaldiaren protagonista nagusiak. Donostiako Udalaren Txistulari Bandaren harreraren ondoren, Sara Cozar aktoreak aurkezpen lanak egingo ditu; Iñaki Salvadorrek eta Olatz Salvadorrek musika dotorez apainduko dute ekitaldia, eta epaimahaiko kideak ere bertan izango dira lanak irakurtzen, erakusten eta kantatzen laguntzeko.
Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren 36. edizioan 26 lan saritu dira eta 31 lanek jaso dute aipamen berezia. Parte hartzeari dagokionez, arrakastatsua izan da oso, 21 ikastetxetako ikasleek 1.344 lan aurkeztu baitituzte
36. edizioan saritutako lanak (4 komiki, 4 olerki, 9 ipuin, 5 bertso eta 4 mikroipuin) liburuxka batean bildu dira eta www.donostiaeuskaraz.eus-en ikus daitezke. Bertan, epaimahaiaren (Iñaki Martiarena “Mattin” komikigilea, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Ana Malagon, Arantxa Urretabizkaia, Yolanda Arrieta eta Inazio Mujika idazleak) aipamen berezia merezi izan duten lanen zerrenda ere argitaratu da; 31 lan, hain zuzen ere.
Irabazle guztiek kulturarekin zerikusia duten produktuak jasoko dituzte sari gisa: ebookak, margotzeko materiala, argazki makinak eta abar. Aipatuek, diplomaz gain, liburua eta 50 euroko bono bana jasoko dute kultur produktuak erosteko.
Koldo Mitxelena Eskolarteko Literatur lehiaketak urte asko dituen arren, balio handia izaten jarraitzen du euskararen erabilera eta sormena ikasleen artean sustatzeko. Jon Insausti Kulturako, Euskarako eta Turismoko zinegotziak adierazi du “digitalizazioa eta adimen artifiziala gailentzen ari den garaian, sormena eta irakurzaletasuna sustatzen jarraitzea garrantzitsua da oso. Literatur lehiaketa osasuntsu dago, partaidetza iazkoa baino hobea izan da eta kalitatean ere gora egin du, batez ere E eta F kategorietan, 16tik 18 urte bitarteko adin tartean”.
Los días 23 y 24 de mayo, es decir, hoy y mañana, el Banco de Alimentos…
A pesar de que Eguzki lleva tiempo pidiendo que se retiren las toneladas de basura…
Los días 23 y 24 de mayo, es decir, hoy y mañana, el Banco de Alimentos…
FINAL EUROPA LEAGUE EN BILBAO. BALANCE DEL ALCALDE Egun on guztioi, Como a muchos athleticzales, me…
Aurten Donostia Kirolaren laguntza izango du eta besteak beste, Joan Manuel Serrat, Grison, Laura Ferrero,…
Jaurtigai bat aurkitu ondoren, Udaltzaingoak itxi egin du Autonomia kaletik, Euskaltzaindiaren plazatik, San Bizente kaletik…