Categorías: albisteak-berriak

‘Korner. Kultura & Futbol Festibala’ 8.edizioa ekainaren 2tik 7ra izango da

Aurten Donostia Kirolaren laguntza izango du eta besteak beste, Joan Manuel Serrat, Grison, Laura Ferrero, Mikel Landa, Pello Bilbao eta Iñaki Gabilondo arituko dira

Korner Festibalaren zortzigarren edizioa aurkeztu du Real Sociedad Fundazioak, Donostia Kirolaren eta Donostia Kulturaren laguntzarekin eta Reale Arenako, Donostia Kulturako eta Chillida Lekuko hainbat gunetan egingo da, ekainaren 2tik 7ra.

Gonbidatuak: besteak beste, izango dira Joan Manuel Serrat, Grison, Laura Ferrero, Mikel Landa, Pello Bilbao, Iñaki Gabilondo, Pedro Torrijos eta Marta Fernandez Vazquez. Joan Manuel Serratek Iñaki Gabilondorekin hitz egingo du Chillida Lekun, beteranoak eta gazteak uztartuko dituen programa bati amaiera emateko, mota guztietako publikoarentzako irekitako edizio honetan.

Aurtengo edizioa futbolaren energia kartsura hurbilduko da, sona handiko gonbidatuekin. Donostia Kirola proiektuan sartu izana ere erakusten du, zortzi urteren ondoren, jaialdia erreferentziazko hitzordu gisa sendotu da futbolak kulturarekin eta gizartearekin dituen loturak aztertzeko.

Kirol gonbidatua: Txirrindularitza

Korner Festibalak ‘Deporte invitado’ atala berreskuratuko du edizio honetarako, txirrindularitza protagonista izango duen hitzaldi batekin. Ander Izagirre kazetari eta idazleak moderatuko du, eta kirol honetako izen handiak izango ditu gonbidatuen artean: Mikel Landa, Pello Bilbao, Leire Olaberria eta Juanma Garate.

Elkarrizketak

‘Las nuevas voces del fútbol’ saioak Andrea Pelaez (Cope), Nacho Gonzalez (La Media Ingles eta DAZN), Miguel Quintana (Radio Marca eta DAZN) eta Sara Gimenez (Movistar+) elkartuko ditu: lau kazetari gazte, hainbat esparrutatik eta diskurtso berritzaile batekin, futbolarekiko grina transmititu eta publiko gaztea ere haiekin modu naturalean konektatzea lortu dutenak.

‘El fútbol es un cuento’ atalean, Marta Fernandez Vazquez, Laura Ferrero eta Ana Malagon idazleak izango dira Korner Festibalean, kontakizun laburraren alde duten interesean bat eginda, eta beren lanen, literaturari buruz duten ikuspegiaren eta bizitzak futbolarekin ezar ditzakeen loturen inguruan hausnartuko dute.

‘Serrat y Gabilondo, fútbol entre amigos’: izenburu horrekin bizitza ulertzeko modu bat partekatzen duten bi ikonoren arteko konplizitatea transmititu nahi da. Haien elkarrizketa dastatzea plazera izango da Chillida Lekun bisita gidatu batez gozatu ondoren.

Podcast Live: Los últimos de la lista

Javier Aznarrek eta Enrique Ballesterrek Ligako eta, oro har, futboleko garrantzitsuena–eta, batez ere, garrantzi gutxien duena– errepasatuko dute ‘Los últimos de la lista’ podcastean, Reale Arenako premium gunean, publikoa lagun dutela.

Monologoles: Grison

Reale Arenako soropiletik, Grisonek, ‘La Revuelta’ko musikari eta umorista ezagunak, show berria eskainiko du, bere txispa bereziarekin umorea eta musika nahastuz.

Realaren Doinuak

Andoni Egaña bertsolariaren eskutik, Mikel Zabala, Brigade Loco eta Xaguak Txistulari Taldearekin batera, Korner Festibalak edizio honetan ibilbide bat proposatzen du Realaren memoria musikal eta soinuetan barrena, ereserki, kantu eta melodien bidez. Lehen suziriaren ondoren, bigarrena noiz entzungo zain-zain gaudelarik, begiak itxi eta bihotz realzalean entzuten diren notekin hunkitu ahal izango gara.

Koloreetako Golak, formatu handiko murala

Judas Arrieta nazioarteko artistak haurrei zuzendutako tailer dibertigarri bat emango du, non formatu handiko mural bat egingo den, talde kirolean, Realaren historia eta sinboloetan eta antzeko gaietan inspiratuta.

Erakusketa Ernest Lluchen

Korner Festibalaren aurtengo erakusketa abuztuaren 14ra arte gozatu ahal izango da Ernest Lluch Ken, zeinak futbolaren indar geldiezina jasotzen duen, hainbat angelutatik begiratuta: inklusioa eta kohesio soziala; leku harrigarrietan eraikitako zelaiak, horien artean plataforma flotatzaileak edo uhartetxo ñimiñoak; eta gerra garaian kirol handi honek su etena lortzeko duen gaitasuna.

Erakusketa ekainaren 3an inauguratuko da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Comienza la Gran Recogida de Primavera del Banco de Alimentos de Bizkaia

Los días 23 y 24 de mayo, es decir, hoy y mañana, el Banco de Alimentos…

42 mins hace

Eguzki exige la retirada de las toneladas de basura vertidas al río Urola a su paso por Zumaia

A pesar de que Eguzki lleva tiempo pidiendo que se retiren las toneladas de basura…

42 mins hace

Arranca la Gran Recogida de Primavera del Banco de Alimentos de Gipuzkoa: «Estamos al límite de existencias»

Los días 23 y 24 de mayo, es decir, hoy y mañana, el Banco de Alimentos…

42 mins hace

El Alcalde de Bilbao expone el primer balance de la Final UEFA Europa League 2025 en la capital vizcaína

FINAL EUROPA LEAGUE EN BILBAO. BALANCE DEL ALCALDE Egun on guztioi, Como a muchos athleticzales, me…

4 horas hace

Hogeita sei haur eta gazte sarituko dituzte 36. Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan

Sari banaketa maiatzaren 24an, 12:00etan, Udaletxean egingo da Donostiako Udalak. Euskara Zerbitzuaren bitartez, Koldo Mitxelena…

7 horas hace

Barakaldoko Castor Andechaga kalerako sarbidea moztuta

Jaurtigai bat aurkitu ondoren, Udaltzaingoak itxi egin du Autonomia kaletik, Euskaltzaindiaren plazatik, San Bizente kaletik…

7 horas hace