Omenaldia Luis Hortelano Garcíari, ETAk orain dela hogeita hamasei urte hil zuen ertzainari

Ekitaldia gaur eguerdian egin da Ertzaintzaren Iurretako instalazioetan, ETAk 1989ko maiatzaren 24an hil zuen agentearen omenez. Omenaldian hainbat polizia-agintarik parte hartu dute, eta lore-eskaintza egiteaz gainera, minutu bateko isilunea ere egin dute bere oroimenez jarritako monolitoan.

Atentatuaren unean, biktimak 33 urte zituen, eta Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearen burua zen. Bilboko Zorrotza auzoan, 1989ko maiatzaren 24an, polizia-espezialistak terroristek taxi batean jarritako lehergailu bat indargabetzen ari zirenean, mekanismo tranpa bat lehertu zen, eta ertzaina eta Polizia Nazionaleko Tedax taldeko Manuel Jódar Cabrera eta José María Sánchez García kideak hil ziren.  Leherketan beste lau polizia, suhiltzaile bat eta sei herritar ere zauritu ziren.

Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak eta Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak parte hartu dute, Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko, Brigada Mugikorreko eta Zaintza eta Erreskate Unitateko beste agintari eta agente batzuekin batera, gaur eguerdian Ertzaintzaren Iurretako egoitzan (Bizkaia), haren omenez egin den ekitaldian. Ekitaldi horretan lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dituzte haren omenez jasotako monolitoaren ondoan. 

Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute hildako ertzainaren oroimenez.

15 agente hil zituen ETAk

Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:

  1. Carlos Díaz Arcocha (1985).
  2. Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
  3. Juan José Pacheco Cano (1988).
  4. Luis Hortelano García (1989).
  5. Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
  6. Joseba Goikoetxea Asla (1993).
  7. José Luis González Villanueva (1995).
  8. Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
  9. Ramón Doral Trabadelo (1996).
  10. José María Aguirre Larraona (1997).
  11. Jorge Díez Elorza (2000).
  12. Mikel Uribe Aurkia (2001).
  13. Iñaki Totorika Vega (2001).
  14. Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
  15. Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua