Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi lasterketan istripua izan duen parte-hartzaile bat ebakuatu dute


25_0359 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi lasterketan istripua izan duen parte-hartzaile bat ebakuatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi lasterketan istripua izan duen parte-hartzaile bat ebakuatu dute

Servicio de prensa

2025-05-25

Zegama-Aizkorri kirol-proban ezbehar bat izan duen atleta bat, orkatila hautsita izan dezakeena, ebakuatu dute Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek.

Goizeko hamabiak hamar gutxi aldera jakin da Zegama-Aizkorri mendi lasterketan parte hartu duen atleta batek traumatismo bat izan duela, ustez orkatila hautsi duenaren itxurarekin.

Zauritua San Adriango tunelaren goiko ahotik gertu zegoen, Aizkorriko tontorrean, eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat, mendiko unitateko bi agenterekin, bertaratu da, atletari laguntzeko.

Jarraian, mendiko unitateko agenteek suhiltzaileak eta Gurutze Gorriko laguntzarekin Ertzaintzaren aireontzira eraman dute zauritua, eta Zegamako Arrietaldea auzoko heliportua duen gune batera eraman dute, kirol-probaren antolatzaileek ezarritako elkargunera.

Leku horretan, zain zegoen Gurutze Gorriko anbulantzia batek hartu du kirolariaren ardura, eta Zumarragako ospitalera eraman dute.

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia