Categorías: albisteak-berriak

Gizon bat atxilotu dute Derion, kutxazain automatiko bat behartzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo lapurreta-delitu bat egotzita, Derioko Arteaga auzoko banku-sukurtsal bateko kutxazain automatiko bat behartzen saiatzeagatik. Patruila batek susmagarria aurkitu zuen handik gutxira, kutxazaina irekitzen zuen giltza nagusi bat zeramala.

Lapurreta atzo arratsaldeko zazpietan gertatu zen, alarma-sistemak Derioko Arteaga auzoko banku-sukurtsal batean lapurreta egin zutela jakinarazi zionean Ertzaintzari. Antza denez, bi gizon kutxazain automatikoa bortxatzen saiatu ziren, eta ihes egin zuten.

Polizia-baliabideak bertaratu ziren eta bi susmagarriak bilatzen hasi ziren. Haietako bat handik gutxira aurkitu zuten geltokitik gertu.

Agenteek identifikatu egin zuten, ustezko egileetako baten deskribapenarekin bat zetorrelako. Susmagarria identifikatzen ari zirela, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek patruilari jakinarazi zion gizon horrek bihurkin bat eta aliketa batzuk bota zituela gertuko obra-eremu batean, atxiki baino lehentxeago.

Patruilak ikuskapen bat egin zuen eta kutxazain automatikoa behartzeko erabilitako bi tresnak aurkitu zituen. Susmagarria miatu zutenean, giltza sorta bat aurkitu zioten, eta horietako batek kutxazaina irekitzeko aukera ematen zuen. Halaber, 960 euro eta 1208 dolar (billeteetan) harrapatu zizkioten. Froga horiek ikusita, ustezko lapurra, 23 urtekoa, atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko eginbideak egiteko. Horiek amaitutakoan, atxilotua epailearen esku utziko dute.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du lapurretan parte hartu zuen bestea identifikatzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi lasterketan istripua izan duen parte-hartzaile bat ebakuatu dute

25_0359 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi lasterketan istripua izan duen parte-hartzaile bat ebakuatu dute Euskadiko…

3 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizikleta-denda batean lapurtzeagatik

25_0358 Gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizikleta-denda batean lapurtzeagatik Gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizikleta-denda…

6 horas hace

Ertzaintzak duela bi urte Hondarribian lapurtutako erloju bat itzuli dio jabeari

Gama altuko erlojua, 30 000€ ingurukoa, Ertzaintzako hainbat unitatek, besteak beste Kanpo Lankidetzarako Unitateak eta…

9 horas hace

Euskal Poliziak abiaduraren kontrola indartuko du Euskadin

• Zaintza-lana areagotzeko kanpaina berria egingo du Euskadiko bide-sarean maiatzaren 26tik 30era • 2024an, trafiko-istripuetan…

9 horas hace

Donostia, bi gizon atxilotu dituzte taberna batean kazadora bat lapurtzeagatik eta jantziaren jabearen ibilgailuarekin ihes egiten saiatzeagatik

25_0356 Donostia, bi gizon atxilotu dituzte taberna batean kazadora bat lapurtzeagatik eta jantziaren jabearen ibilgailuarekin…

9 horas hace

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Toloñoko Mendilerroan

25_0353 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Toloñoko Mendilerroan Euskadiko Larrialdi…

1 día hace