Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak % 25 igo du hiriburutza-kanona: 50 milioi euro Vitoria-Gasteizentzat datozen lau urteetan

Imanol Pradales lehendakariak eta Maider Etxebarria alkateak eman dute jakitera akordioa, eta gutxienez 26 milioi euro bideratuko ditu inbertsio estrategikoetara, hala nola erabilera anitzeko Iradier Arena berrira edo Goya gasolindegia birgaitzera, Vitoria-Gasteizek hiriburu instituzional gisa duen zeregina indartzeko, kanpo proiekzioa sustatzeko eta hiria arlo ekonomikoan, sozialean eta kulturalean dinamizatzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak akordioa lortu dute hiriaren hiriburutza-kanona ezartzen duen hitzarmena berritzeko. Akordio berriaren arabera, 50 milioi euro jarriko dira datozen lau urteetan, hau da, % 25eko igoera aurreko akordioarekin alderatuta.

Helburua da ekarpen horrek eragin zuzena izatea hirian inbertsio estrategikoen eta berezien bidez, hiriburu instituzionalaren izaera indartzeko, kanpo proiekzioa hobetzeko eta Vitoria-Gasteiz arlo ekonomiko, sozial eta kulturalean dinamizatzeko. Horrela, lehendakariak eta alkateak zehaztu dutenez, hiriburutza-kanon berriak gutxienez 26 milioi euro bideratuko ditu helburu horiei erantzuteko inbertsioetara. Dagoeneko egiaztatuta dauden proiektuen artean daude Iradier Arena erabilera anitzeko espazioa bihurtzea kultura-, kirol- eta biltzar-ekitaldi handietarako, bai eta Goya gasolindegi historikoa birgaitzea ere Florida parkean, proiektu berritzaile baten bidez.

Lehendakariak akordioaren dimentsio historikoa eta sinbolikoa azpimarratu du, Eusko Jaurlaritzak lehenengo legea, Vitoria-Gasteiz Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren egoitza izendatu zuena, onartu zuenetik 45 urte igaro direnean: “Bihar 45 urte beteko dira Eusko Legebiltzarrak bere lehenengo legea, Vitoria-Gasteiz Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren egoitza izendatu zuena, onartu zuenetik. Gernikako Estatutuaren eta hiri hau bere autogobernuaren abiapuntu, bihotz eta erakunde nagusi gisa aukeratu zuen herriaren borondatean lehen mugarria izan zen. Gaur konpromiso hori berritzen dugu datozen lau urteetarako 50 milioi euroko ekarpenarekin, orain arte baino % 25 gehiago, eta helburu argi batekin: hirian eragin zuzena izatea eta Vitoria-Gasteizerako inbertsio eta proiektu eraldatzaileak ekartzea”.

Bestalde, Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizeko alkateak adierazi duenez, «kanona % 25 igotzeaz ari gara, urtean 12,5 milioiraino; hau da, 50 milioi lau urtean. Kopuru biribila da, eta Vitoria-Gasteiz eraldatzeko eta kanpoan proiektatzeko beste urrats bat eman ahal izango dugu. Zalantzarik gabe, hiriburutza indartuta ateratzen da akordio honekin». Hitzarmen berriak izango duen inbertsio-espiritua nabarmendu du alkateak, eta, horri esker, Iradier Arena eraberritzea eta Goya gasolindegia birgaitzea bezalako proiektuak bultzatu ahal izango dira.

Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak datozen asteetan sinatuko dute hitzarmena.  Bi erakundeek berretsi dute hiriburu dinamiko eta modernoaren, Euskadi osoaren zerbitzura dagoen hiriburuaren, alde elkarrekin lan egiten jarraitzeko borondatea.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Artikutzako presa zerbitzutik kanpo uzteko proiektua onartu da

binary comment Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Villa Salia, Kontadores, Haurtxokoak eta Gaztelekuak…

16 mins hace

Barakaldok irteera azkarragoa eta zuzenagoa sortuko du Arrontegitik autobidera

La salida se realizará por la calle Landaburu hacia Landeta, cumpliendo así una de las…

16 mins hace

Imanol Pradalesek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren ibilbidea goraipatu du

Lehendakariak deia egin du berrikuntzan liderrak diren herrialdeengana iristeko autokonplazentzia saihesteko eta berrikuntza disruptiboak sortzeko…

16 mins hace

Euskal Herriko IV. Elektrotxaranga Lehiaketako sari nagusia, Iruñerrira

Azken lau asteotan, sekulako giroa sortu dute elektrotxarangek Azpeitiko kaleetan. Taldeen maila ere “oso-oso ona”…

16 mins hace

Donostian gizon bat atxilotu dute kale erdian emakume bati lapurreta egiteko eraso egiteagatik. Gizonak emakumearengandik urruntzeko agindua zuen indarrean.

Ertzainek 59 urteko gizon bat atxilotu dute, kalean emakume bati, bere gauzak lapurtzeko, eraso egitegatik.…

15 horas hace

Euskal Selekzioa de pelota vasca debutará oficialmente en la Liga de Naciones en el Jai Alai de Gernika

El debut oficial de la Euskal Selekzioa en el panorama internacional ya tiene fecha: el…

18 horas hace